Eta badakigu haien atzean dagoen balioa nola prozesatu eta nola ulertu, Data Intelligence-ko eta Visual Analytics-eko algoritmoak erabiliz. Machine Learning-eko ikuspegi aurreratuenak aplikatzen dizkiegu -mikrodatuak eta ikaskuntza sakona barne, besteak beste-, Adimen Artifizialeko funtsezko zati diren arlo teknologiko espezifiko batzuei, esaterako, Computer Vision-i, irudien prozesaketari eta hizketaren eta hizkuntza naturalaren prozesaketari. Baina ez gara ikuspegi teknologikora mugatzen: guretzat garrantzizkoena da Adimen Artifiziala benetako munduaren arazoei aplikatzea. Ildo horretan, Adimen Artifizialerako I+G aplikatuko zentro liderra gara ikuspen artifizial industrialean (ikuspen kognitiboa), gidatze autonomoan, eta ezagutze biometrikoan eta giza jarduera ezagutzean, besteak beste.

Datu industrialen analitikari dagokionez, Data Intelligence-ko eta Visual Analytics-eko ikuspegiak erabiltzen ditugu egoera konplexu askotan, esaterako, fabrikazio aurreratuan eta petrolioaren eta gasaren sektorean. Hizkuntzaren teknologietarako aplikazio asko dauzkagu Adimen Artifiziala eskatzen dutenak, esaterako, itzulpen automatikoa industriaren, administrazioaren edo medikuntzaren sektoreetarako, komunikabideen transkripzioa (audioa eta bideoa) eta hizketa ezagutzea elkarrizketa-sistemetarako eta dei-sistemetarako, besteak beste. Erabakiak hartzen laguntzeko gure sistemei esker, medikuek hobeto maneia dezakete minbizia, eta, irudi medikoen prozesaketari esker, berriz, tumoreak aurkitu eta segmentatzeko eta medikuei kirurgiak planifikatzen laguntzeko modu automatikoak eskaintzen ditugu. Adimen Artifiziala erabiltzen dugu, halaber, zibersegurtasunean eta Digital Security-ko beste eremu batzuetan. Laburbildurik: gure proiektuetako askok hamarkadak daramatzate Adimen Artifiziala benetako munduaren aplikazioetara eramaten.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak