Dialogue & Speech
Pertsona baten eta ordenagailu baten arteko elkarreragin naturala errazten duten teknologiak dira, eta hizketa seinalearen prozesamendu digitalaren bidez tratatzeko kontzeptuak, teknikak eta tresnak eskaintzen dituzten metodologiak. Adimen Artifizialean egin berri diren aurrerapenei esker, gero eta errazagoa da hainbat sektoretan praktikoki aplikatzea teknologia batzuk, hala nola elkarrizketa sistemak (dialogue systems) edo ahotsa ezagutu eta sintetizatzeko sistemak (speech recognition & synthesis), eta horrek hobetu egiten ditu pertsona-makina elkarreraginak edo eduki digitalak hainbat hizkuntzatan, euskara barne, prozesatu eta ustiatzeko aukera.
Elkarrizketa sistemak, chatbot-ak eta laguntzaile digitalak
Laguntzaile digital adimendunak Adimen Artifizialean oinarritutako soluzioen belaunaldi berriko teknologia disruptibo eta gaitzaileenetako batzuk dira. Ikaskuntza sakonari eta prozesu estokastikoetan oinarritutako algoritmoei esker, gai dira, besteak beste, erabiltzailearen beharrak ulertzeko, haren profila ateratzeko eta testuingurua kontuan hartuta gomendioak sortzeko. Elkarrizketa bidezko laguntzaileen zeharkakotasuna kontuan hartuta, hainbat domeinutara molda daitezke (medikuntza, administrazioa, merkataritza, enpresak, industria, etab.), teknologiarekiko elkarreragin natural, zuzen eta intuitiboagoa ahalbidetzen duten interfaze adimendunak sortuz.
Transkripzio eta azpititulatze automatikoak
Gure taldeak espezializazio zientifiko handia, transferentzia errealeko kasu ugari eta lehen mailako nazioarteko esperientzia ditu bideo eta audioen transkripzio aberastua eta azpititulatze automatikoa egiten hainbat hizkuntzatan eta operazio modutan (offline & online), eta teknologia hori etengabe bilakatzen ari den Transkit liburutegian oinarrituta dago (gure jabetzakoa). Deep Learning tekniketan oinarritutako aktibo teknologiko horiek erronka teknologiko handia zekarten zenbait egoeratan aplikatu dira, hala nola telefono bidezko elkarrizketetan, telebistako edukietan, gardentasuneko atari publikoetan, parlamentuko saioetan, bileren transkripzioetan eta segurtasun-inguruneetan.
Ahotsaren sintesia, ahotsaren biometria, emozioak…
Dialogue & Speech teknologian beste aktibo teknologiko batzuk daude, identifikatutako sektoreentzat aplikazio garrantzitsuak garatzeko aukera ematen dutenak. Hizketa ezagutzeko sistemetan bezala, hizketa sintetizagailuen End-to-End arkitekturei esker ahots sintetiko natural eta adierazkorrak sor ditzakegu hainbat hizkuntzatan, edo emozioak hauteman ditzakegu hizketan. Horrez gainera, BioVoice liburutegiak barne hartzen ditu hizlaria nor den ezagutu edo egiaztatzeko ahots sistema biometrikoak entrenatzeko funtzionalitateak.
Arrakasta-kasua
- Argitalpenak
- Proiektu nagusiak
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.