Pribatutasun politika
Bildutako datuak
Webgunean barrena nabigatzeagatik eta cookieak erabiliz, VICOMTECHek erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ditu, hala nola erabilitako nabigatzaile mota, sistema eragilea edo IP helbidea, nabigazioa hobetzeko eta webgunea kudeatzeko helburuarekin. Cookieen Politikan erabiltzaileak informazio zehatzagoa lor dezake.
Datu bilketaren helburua
Datu pertsonalen tratamendu horrek honako helburu hauek dauzka:
- Webguneko harremanetarako inprimakia erabili duen erabiltzaileari behar bezala erantzuteko aukera ematea.
- Betetzeko dauden hautagaitzak kudeatzeko aukera izatea.
- VICOMTECHen informazio komertzialari eta publizitateari buruzko newsletterrak bidaltzea espresuki eskatu dituzten pertsonei, eta beraz, ez zaie newsletterrik bidaliko dagokion laukia betez edo horretarako gaitutako atalaren bitartez espresuki eskatu ez duten erabiltzaileei.
- Cookieak erabiliz VICOMTECHek webgunearen bidez bildutako datuei dagokienez, erabiltzaileak Cookieen Politikara jo dezake tratamendu horien helburuak kontsultatzeko.
VICOMTECHek aipatutako xedeetarako soilik erabiliko ditu interesdunen datu pertsonalak. Informazioa beste xede baterako erabiltzen bada, VICOMTECHek baimena eskatuko dio, aldez aurretik, informazio pertsonalaren titularra den interesdunari.
Tratamenduaren lege-oinarria
Inprimakia bidaliz erabiltzaileak aldez aurretik deskribatutako helburuak betetzeko Erabiltzaileak emandako baimena da inprimakiaren bidez bildutako datuen tratamendua legeztatzen duen lege-oinarria.
Webgunean cookieen bidez lortutako datuei dagokienez, webgunean sartzen diren erabiltzaileak erregistratzeko legezko interesa da lege-oinarria. Informazio gehiago nahi duenak Cookieen Politika ikus dezake.
Datuen hartzaileak
VICOMTECH da erabiltzailearengandik bildutako datuen hartzaile bakarra, baina nolanahi ere tratamendu-arduradun jakin batzuk eduki ditzake zerbitzu informatiko eta teknikoak emateko prest, guztiek ere beren gain hartuko dutenak datuak konfidentzialtasunez erabiltzeko konpromisoa, datu-bilketarako hasiera batean jarritako xedeak betez.
Gainera, VICOMTECHek eskumeneko agintariei helaraziko dizkie erabiltzaileen datu pertsonalak, indarreko legeriari jarraikiz eskatzen diotenean.
Datuak tratatu eta gordetzeko epea
VICOMTECHek erabiltzaileen datuak biltegiratuko ditu, soil-soilik, datu-bilketaren unean zuten xederako beharrezkoak badira, eta haien tratamendua legeztatzen duen lege-oinarria betez.
- Langileen hautaketarako, urtebeteko epea izango da betetzeko zegoen postua betetzen denez geroztik.
- Informazio komertzialen bidalketarako, hiru urte erabiltzaileak baimena kentzen duenez geroztik.
- Kontsulten ebazpenerako, sei hilabete ebazpenaz geroztik
Erabiltzaile batek aldez aurretik aipatutako eskubideak baliatzen baditu, VICOMTECHek datuak erabili gabe gordetzeko aukera izango du, bere burua defendatzeko eskubidea baliatzeko beharrezkoak izan daitezkeen neurrian, etor litezkeen erreklamazioen aurrean edo erator litezkeen lege- edo zuzenbide-erantzukizunen aurrean, kasu horietan erantzuteko, agian, datuak berreskuratu beharko liratekeelako.
Erabiltzailearen eskubideak
Datuak babesteko araudiak honako eskubide hauek bermatzen dizkie erabiltzaileei:
- Sartzea: erabiltzaileari aukera ematen dio zer informazio dagoen, nondik lortu den, nori eman zaion eta zertarako erabili den jakiteko.
- Zuzentzea: erabiltzaileari aukera ematen dio okerreko edo eguneratu gabeko datuak zuzentzeko.
- Kentzea: erabiltzaileari aukera ematen dio datuen tratamendua bertan behera utz dezatela lortzeko.
- Aurka egitea: erabiltzaileari aukera ematen dio datuak xede jakin baterako erabiltzea bertan behera utz dezatela lortzeko.
- Mugatzea: erabiltzaileari datuen tratamendua murrizteko aukera ematen dio, baina ondorengo beste xede baterako gordetzeko moduan.
- Eramangarritasuna: erabiltzaileari aukera ematen dio bere datuen kopia bat formatu elektronikoan lortzeko, eta, egoera jakin batzuetan, beste zerbitzu-emaile bati jakinarazteko eskaera egiteko. Erabiltzailearen baimenarekin egindako tratamendu informatizatuetarako edo kontratu bat betetzeko aplika daiteke soilik.
- Erabiltzaileak bere baimena ken dezake ere, edozein unetan, ordura arte datu pertsonalekin egindako tratamenduari atzeraeraginik ekarri gabe.
Erabiltzaileak aldez aurretik aipatutako eskubideak balia ditzake indarreko legerian aurreikusitako termino eta baldintzatan, eta horretarako idazki bat bidaliko du Vicomtechen helbide sozialera: Mikeletegi pasealekua 57, Miramongo Parke Teknologikoa, 20009 Donostia; edo info.lopd@vicomtech.org helbide elektronikora, zer eskubide baliatu nahi duen adieraziz eta, bere nortasuna egiaztatzeko, nortasun-agiri nazionalaren edo zuzenbidean balioduna eta haren baliokidea den beste agiri baten kopia eskaneatua erantsiz.
Bere eskubideak baliatu ahal izateko erantzunik jasotzen ez badu, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).
Segurtasun neurriak
VICOMTECHek datu pertsonalak babesteko segurtasun-mailak eta segurtasun-neurriak hartu ditu, sistema eta fitxategietan ezarriz datuen tratamendu konfidentziala bermatzeko eta datuak galdu zein aldatu edo datuetan sartzeko aukera galarazteko behar diren neurri tekniko guztiak. VICOMTECHek ez du bere gain hartuko VICOMTECHekin zerikusirik ez duten arrazoiak tarteko sistema elektroniko horren funtzionamendu operatiboko interferentzia, omisio, etete, birus informatiko, telefono-matxura edo deskonexioen ondorioz gerta litezkeen kalte-galeren gaineko erantzukizuna, ezta telefono-lineen akats edo gainkargengatik edo Datuak Prozesatzeko Zentroetako, Internet sistemako edo bestelako sistema elektronikoetako gainkargengatik sistema elektroniko horren erabileran gertatutako atzerapen edo blokeoen gaineko erantzukizuna edota VICOMTECHen kontroletik kanpo legez kanpo sartzeagatik hirugarrenek eragin litzaketen kalteen gaineko erantzukizuna ere . Hala eta guztiz ere, erabiltzaileak argi izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.
Pribatutasun-politikaren aldaketak
VICOMTECHek politika hau aldatzeko eskubidea du, legedian edo jurisprudentzian izandako berrikuntzetara nahiz industriaren jardunbideetara egokitzeko. Kasu horietan, VICOMTECHek orri honetan iragarriko ditu egindako aldaketak, betiere martxan jarri aurretik eta zentzuzko aurrerapenaz.