Visual Analytics
Erabaki estrategikoetan eta operatiboetan eragin handiena izan dezakeen teknologietako bat Visual Analytics (analitika bisuala) da. Data Intelligence-ko eta Adimen Artifizialeko teknika aurreratuak Computer Graphics-ekin eta bistaratzearekin elkartuz gero, analisi bisuala egin daiteke, eta era askotako datuekin elkarreragina izan daiteke zailtasun handiko testuinguruetan (adibidez, Big Data testuinguruak), domeinuko adituek aukera izan dezaten datu gordinen atzean dagoena interpretatzeko eta ezagutza nahiz erabakitzeko ahalmena hobetzeko.
Visual Analytics eta Businees Intelligence
Visual Analytics teknologiaren baitako lan ildo garrantzitsu bat Businees Intelligence-kin lotutakoa da. Data Intelligence algoritmoetan oinarrituta, adituek modu interaktiboan ikusten dute informazioa, eta horri esker, askoz hobeto uler daiteke unean uneko egoera negozio erabakiak hartzean, baita jarraibideak eman ere, eta soluzio hobeak bilatzeko beste testuinguru batzuk definitzeko aukera eman.
Visual Analytics datu industrialen analisirako
Industrial Internet of Things edo Gauzen Internet Industrialari (IIoT) esker, bai ekoizpen diskretuko industriak (makina-erreminta, piezak eta osagaiak, elektronika, etab.), bai prozesuen industriak (Oil & Gas, kimika, etab.) gero eta ekoizpen-datu gehiago dituzte. Badakigu balio handiko gero eta informazio gehiago dagoela datu horietan, baina ez da argia eta bistakoa datu horiek erabakiak hartzeko ezagutzatzat jo behar direnik. Gure ikertzaileek teknologia propioa dute, eta askotan lan egiten dute domeinu horietako adituekin batera, ekoizpen-datuetan agerikoak ez diren ereduak eta loturak aurkitzeko Visual Analytics sistemak garatzeko, erabakitzeko ahalmena sustatze aldera.
Geobistaratzea eta Visual Analytics
Geobistaratzea Visual Analytics prozesuko teknologia garrantzitsuenetako bat da sektore hauentzat, besteak beste: smart city, garraio adimenduneko sistemak, doitasun nekazaritza eta baso-ekoizpena. Hainbat datu iturri GIS sistemekin (Informazio Geografikoko Sistemak) eta Earth Observation-eko irudiekin (satelite bidezko irudiak, hegazkinekin edo droneekin egindako aireko fotogrametria, LIDAR, etab.) konbinatuta eta adimen artifizialeko teknikak aplikatuta, balio erantsi handiko teknologiak eta sistemak ikertzen eta garatzen ditugu.
Arrakasta-kasua
- Argitalpenak
- Proiektu nagusiak
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.