DISTRA. Etorkizuneko gaixotasunak aurreikusteko aukera ematen duen tresna, egungo patologiaren arabera

DISTRA

Proiektuaren helburua

Proiektuaren helburua da gaixotasun baten diagnostikoak bigarren gaixotasun baten ekoizpenean duen eragina kalkulatzea. Horretarako, ikerketarako hautatutako pertsona taldearen ibilbide guztien inpaktua balioesteko bistaratze grafiko bat proposatu da analisi estatistikoa konbinatzen duena. Era berean, grafoen bistaratze bat proposatu da grafikoak behar bezala ikusteko. Hurbilketak talde osoa laburbiltzen du hainbat grafikotan, horrela, klinikoak hautatutako pertsonak azter ditzake, inpaktuaren arabera ordenatu eta grafika interaktiboarekin elkarreragin, analisi sakonago bat egiteko.

 

Vicomtech-en rola

Vicomtech-ek proiektuan parte hartu du bere ezagutza matematikoak emanez eta datu-meatzaritzako teknikak erabiliz, identifikatutako ibilbideek datuetan duten eragina ebaluatzeko. Zehazki, Adimen Artifiziala (AA) aplikatu da, pazientearen egungo patologiaren arabera etorkizuneko gaitzak aurreikusteko. Gainera, Vicomtech-ek analisi bisualeko interfazeak sortzea lortu du, langile klinikoei zein pazienteei informazioa eskuratzen laguntzeko.

 

Erabilitako teknologiak

  • Odds Ratio
  • Relative Risk
  • Python

 

Aplikazio-sektorea

Proiektu hau osasunaren sektorean aplikatzeko garatu da, zehazki medikuntza prebentiboan, espezializatuta baitago gaixotasun bat detektatzen arazo larri bat sortu aurretik.

 

Proiektuko bazkideak

  • Asunción Klinika
  • Datua
  • Vicomtech

 

Proiektuko finantzaketa

  • SPRI taldearen Hazitek programa

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak