Digital Security
Segurtasun Digitaleko teknologiak oso garrantzitsuak dira zeharkakotasun handia dutelako. Gure ikuspegia erakundeek izaten dituzten arriskuak murrizteko teknologia egokia aplikatzean datza, eta, horretarako, egokitu egiten gara datu iturri posible bakoitzaren egiturara: Zibersegurtasun Industriala, segurtasuneko gorputz eta indarrentzako laguntza, osasungintzako informazio konfidentzialaren babesa, finantza munduko eredu susmagarrien hautematea, teknika biometrikoak, Interneteko segurtasun-analisiak eta baita Dark Web ere. Teknologia propioa eta esperientzia egiaztatua dauzkagu, balio handiko soluzioak eskaintzeko eremu guztietan.
Sare eta prozesuen zibersegurtasuna
Gure helburua da IKTen sektorea (IT sareetan) eta ekoizpen industria (OT sareetan) beharrezko teknologiaz hornitzea, mehatxu digital eta ziberfisiko beti aldakorren aurretik joan daitezen. Horretarako, gure xede nagusia da ereduak eta anomaliak aurkitzea komunikazioetan eta informazio prozesuetan, eta sistema konprometituak identifikatu eta babestea; horretarako, Adimen Artifizialeko eta Machine Learning-eko teknikak aplikatzen dizkiegu IKT sistema baten dinamika konplexuei.
Irudi eta bideoen gaineko segurtasun digitala
Atal honek barne hartzen ditu irudiak aztertzeko tresnak, baita aurpegi bidezko ezagutza ere, nola biometrikoa, hala prebentziozko identifikazioa (GDPR/DPBEDBLOk baimendutako kasuetarako). Ikuspen algoritmoak eta tresnak ere erabiltzen ditugu bideozaintzarako, eta horien artean daude elementu arriskutsuen lokalizazioa, segmentazioa eta sailkapena. Horrez gainera, jokabide susmagarriak aztertzen ditugu, irudietan eta bideo grabazioetan oinarrituta.
Segurtasun digitala testuen eta audioen analisian
Teknologia hauek zibersegurtasunarekin lotutako erregistroen (logs) tratamenduan eskaintzen duten laguntza-zerbitzua ahaztu gabe, teknologia hau funtsezkoa da konfidentzialtasun- eta pribatutasun-arauak (GDPR/DPBEDBLO) betetzeko, testuinguruko anonimotasunari dagokionez eta isilpeko informazioa identifikatzeko eta zabal dadin eragozteko kontrolari dagokionez. Era berean, ahotsa egiaztagiri biometriko gisa erabiltzen dugu, ahotsa ezagutzeko teknologien bidez.
- Argitalpenak
- Proiektu nagusiak
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.