Konpromisoa gure ingurunearekin eta euskararekin

Gure ingurunea, gure kultura eta gure hizkuntza zaintzen ditugu. Gure sustraiak babesten laguntzen dugu. Egunerokoan euskararen erabilera sustatzen ahalegintzen gara, eta hizkuntza gizarte osora zabaltzen dugu teknologiaren bitartez.
Konpromisoa gure ingurunearekin eta euskararekin
Konpromisoa gazteekin eta gizartearekin

Konpromisoa gazteekin eta gizartearekin

Gazteenen bokazio zientifiko-teknologikoak bultzatzen eta babesten ditugu. Urtero zenbait ikastetxeren bisita izaten dugu, eta DBHko eta Batxilergoko ikasleei nola lan egiten dugun eta zer egiten dugun azaltzen diegu. Zalantzak argitzen dizkiegu, entzun egiten diegu, gidatu egiten ditugu. Zentroko ikertzaile baten egunerokoa nolakoa den azaltzen diegu, saioa irudikatuz benetako proiektuen adibideen laguntzarekin. Bisitaldi bat proposatu nahi badiguzu jar zaitez gurekin harremanetan

Hertsiki teknologikoak ez diren hainbat forotan parte hartzeko askotariko eskaerei erantzuten diete Vicomtech-eko ikertzaileek, eta, foro horietan, interes orokorreko galderei erantzuten diete, lortzen ari diren emaitzek egungo gizartean nola eragiten duten azaltzen dute, eta etorkizunean teknologiatik zer espero dezakegun aurreratzen dute, besteak beste.

Konpromisoa ingurumenarekin

Bere gizarte-erantzukizuna betetzen duen Fundazio bat gara. Betidanik hartu dugu gure gain ingurumena babesteko konpromiso sendoa. Gure jarduera guztien garapenean ingurumen-kontzientziazioko ekintzak sustatzen ditugu, ondoren gure interesdunen artean zabaltzeko. 2018an, etengabe hobetzeko gogoak gidaturik, beste aurrerapauso bat egin genuen, gure ingurumen-kudeaketa ziurtatuz ISO 14001 arauari jarraikiz.
Konpromisoa ingurumenarekin
Gardentasun-konpromisoa

Gardentasun-konpromisoa

Zentro Teknologiko bat izanik, Vicomtech-ek bat egiten du Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko Legearen helburuekin, bere jarduerarekiko gardentasuna erakusteko.
Ikusi datuak gardentasunari buruzko legearen arabera

Berdintasunarekiko konpromisoa

Berdintasunerako Legearen helburuekin bat egiten dugu, eta aniztasunaren, tolerantziaren eta genero-berdintasunaren aldeko apustua egiten dugu. Gure Pertsonen Zuzendaritzaren politika pertsonen garapenean oinarritzen da, sexua edo jatorria edozein dela ere, eta datu objektiboetan oinarritutako jardunaren eta karrera profesionalaren ebaluazioa bere gain hartzen du.
Vicomtechen erabateko berdintasuna diskriminazioa saihesteaz gain, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna bermatzen dugu zentroan sartzerakoan, kontratazioan eta lan-baldintzetan, sustapenean, prestakuntzan, ordainsarian, norberaren bizitza, familia eta lana uztartzean eta lan-osasunean.
Informazio gehiago
Berdintasunarekiko konpromisoa
Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak