Ikuspegi teknologiko komuna, sektore desberdinak

Gaur egun ahalmen handia dagoenez datu ugari eta era askotakoak (Big Data) sortu, biltegiratu eta transmititzeko, Deep Learning moduko Machine Learning-eko algoritmo berriak erabiliz, Vicomtech-en arrakastaz aplikatu ditugu soluzio disruptiboak hainbat sektoretan, honako hauetan, adibidez: Industria, Oil & Gas, medikuntza, garraioa, zibersegurtasuna, energia, azpiegitura kritikoen zaintza, zerbitzuak, komunikazioa eta hizkuntza, Internet & Media.

Ikuspegi teknologiko komuna, sektore desberdinak
Machine Learning teknologiek oinarrizko beste batzuk aberasten dituzte

Machine Learning teknologiek oinarrizko beste batzuk aberasten dituzte

Machine Learning teknologiek lotura zuzena dute Vicomtech-eko funtsezko beste teknologia batzuekin, eta sustatu egiten dituzte. Computer Vision teknologian aplikatzen dira, adibidez, akats industrialak sailkatzeko, gidatze autonomoko arrisku-egoerak iragartzeko edo minbiziaren irudiak aztertzeko. Data Intelligence teknologian ere aplikatzen dira, baliozko informazioa eta ondorioak ateratzeko, hala nola makinen sentsoreetako eta industria ekoizpeneko datuetan oinarritutako iragarpenak. Speech, Dialogue & Natural Language Processing teknologian, adibidez, orain arte lortu gabeko mailetara hobetzen dituzte transkripzio- eta itzulpen-sistemak. Machine Learning hainbat teknologia eta sektoretako gaitzaile bat da.

Pare bat adibiderekin hobeto uler daiteke Machine Learning-en aplikagarritasuna. Errealitate Areagotuko estazioak sortzen lagundu diogu enpresa elektroniko garrantzitsu bati, langileek dozenaka mila osagai elektroniko munta ditzaten, adibide gutxi batzuetatik abiatuta automatikoki ikasten duen sistema batekin. Machine Learning-en oinarritutako sistema bat eskaini diogu nazioartean aitzindari den automobilgintza-enpresa bati, bideo kantitate handietan oharpenak erdi-automatikoki egin ahal izan ditzan gidatze autonomoko sistemak prestatzean. Prozesu jarraituko industria bati ekoizpeneko akatsak aurreikusten eta horiei aurre hartzen lagundu diogu, oinarritzat hartuta bere sentsore eta kontrol sistemen datuak, eta aurrezpena nabarmena izan da. Adibide horiek eta beste askok Machine Learning-en garrantzia eta aplikagarritasuna erakusten dute.

Arrakasta-kasua

Ikuskeran oinarritutako gidatzeari laguntzeko sistema

Ikuskeran oinarritutako gidatzeari laguntzeko sistema

VI-DAS

ezagutu arrakasta-kasua
  • Argitalpenak
  • Proiektu nagusiak

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak