Data Intelligence
Data Intelligence teknologiek testuinguru konplexuetan datuak bildu, banatu, biltegiratu eta, bereziki, aztertu egiten dituzte, helburu zehatz bat dutelarik, hots, datuen ezaugarriak, joerak eta loturak aurkitzea, haien azpian dagoen ezagutza ezkutua, azken batean. Hori bereziki garrantzitsua da Big Data inguruneetan, baina baita domeinu jakin bateko prozesu kritikoak hobeto ulertzeko datu lagungarriak dauden edozein testuingurutan ere. Adimen Artifizialeko teknika moderno batzuk, hala nola Machine Learning edo Visual Analytics, oso garrantzitsuak dira zenbait Data Intelligence aplikaziotan.
Data Intelligence industrian
Ekoizpen diskretuko industrian zein prozesu jarraituen industrian ezkutuko ezagutzak aprobetxatzen ez den potentzial handia du, eta Data Intelligence eskura dauden datuetan aplikatuta aprobetxa daiteke. Egoera historikoak eta denbora-serieak hartzen ditugu, konplexutasun handikoak (aldagaien kopuruari, laginketa-maiztasunari, informazio kantitateari, datu motari eta iturri heterogeneoei begira), baita denbora errealean sortutako datuak ere, akatsei aurre hartzen (prebentziozko eta aginduzko mantentzea, adib.) edo ekoizpen estrategiak hobetzen lagunduko dieten ereduak eta joerak erakusteko domeinuko adituei.
Energia eta Data Intelligence
Data Intelligence aplikatzen den arlo garrantzitsu bat energiarena da. Energia eraginkortasuneko alderdietan, adibidez, kontsumoan eta eraginkortasunean eragina duten aldagaien ereduak, joerak eta loturak hobeto ulertzen laguntzen du. Data Intelligence teknologia oso erabilgarria da, halaber, kanpo aldagaien monitorizazioan, hala nola energiaren erabilgarritasunaren eta prezioaren gorabeheren monitorizazioan. Eta datuak aztertzeko ere erabil daiteke, kontsumo-ereduak optimizatu eta hobetzeko bilaketan gori-gori dauden arloetan, ibilgailu elektrikoenean edo ekonomia zirkularrarenean, besteak beste.
Informazio desegituratuko iturriak
Data Intelligence-n baitako lan ildo garrantzitsu bat egituratu gabeko informazioa aztertzea da, hau da, existitzen ez diren egitura formalak, egitura ezezagunak, bateraezinak, sakabanatuak edo kaotikoak dituen informazioa aztertzea. Erronka handiko ingurune horietan lan egiten dugu, agerikoak ez diren eredu eta joerak aurkitzeko Interneteko jokabide- eta iritzi-ereduetan, Smart City inguruetan, zibersegurtasuneko erasoetan, ingurune mediko eta biosanitarioetan, etab.
Arrakasta-kasua
- Argitalpenak
- Proiektu nagusiak
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.