Telefono-larrialdietarako bokal-biometria

BISOS

BiSOS I+G+B proiektu bat da, Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK lehiakorra I+G enpresarialari laguntzeko 2017-2019 aldian garatutako programaren esparruan garatua, eta Natural Vox S.A.U. enpresa du buru. Erreferentziako soluzioen hornitzailea da, bezeroen arretarekin lotutako prozesuak kudeatu eta automatizatzeko, dei-zentroetatik hasi eta irrati eta telebistako merkataritza-kanpainetaraino.

Proiektuaren helburua ahots-soluzio biometrikoak garatzea da, larrialdi- eta arrisku-egoeren aurrean (genero-indarkeria, eskola-jazarpena edo istripuak, besteak beste) dei-zentroetako erabiltzaileak automatikoki identifikatu eta/edo egiaztatzeko.

Azkartasunaz eta fidagarritasun handiaz gain, bi erronka teknologiko nagusiak lotuta daude, halaber, kalitate baxuko domeinu akustikoari aurre egiteko konplexutasunarekin (telefonikoa, adibidez), bai eta ezagutu beharreko erabiltzailearen egoera emozionalarekin ere. BiSOS gaur egungo merkataritza-irtenbideetatik bereiziko da, deitzaileak identifikatzeko gaitasuna duelako, ez bakarrik egoera neutraletan, baita estres emozional handiko egoeretan ere. Horrela, konponbide horri esker, larrialdietako deien arreta arindu eta hobetu ahal izango da denbora errealeko deien zentroetan.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak