22.06.2010

Aurreko ekainaren 22an Vicomtech-IK4 Bordeleko Kongresu-jauregira joan zen, bertan ospatzen zen IKTen (Informazioa eta Komunikazio Teknologiak) arloko Enpresa-Ikertzaile 3. Topaketa. Topaketa hau Akitania eskualdeko Berrikuntzaren Agentzia den INNOVALIS enpresak antolatu zuen. Ekitaldiaren helburua garapen aukerak Akitaniako enpresei erakustea zen, enpresa eta unibertsitateko ikerkuntzaren arteko elkarlanen proposamenek emandako lekukotasun eta berariazko sesioen bitartez. Vicomtech-IK4 ordezkatu zuten Céline Paloc doktoreak, eOsasuna eta Aplikazio Biomedikuen arloko buruak, eta Luis Kabongo doktoreak, arlo bereko ikertzaile nagusietako batek. Vicomtech-IK4ko eredua aurkeztu zen ekitaldian eta enpresa eta erakunde ezberdinekin kontaktu zen bertan. Era berean, elkarlan hitzarmen eta konpromiso batzuk finkatu ziren Vicomtech-IK4 eta Akitaniako eskualdeko erakunde ezberdinen artean.
Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak