27.09.2010

Gdansk Unibertsitate Teknologikoak (Polonian) Carlos Toro doktorea gonbidatu du Informazio Teknologien inguruko XII. Konferentzia Nazionaleko Teknologia Semantikoen aditu-taldeko moderatzaile izateko. Kongresua Poloniako Gdansk hirian ospatu da irailaren 27a eta 29a artean.
Aipaturiko aditu taldea, Newcastle (Australia) eta Gdanskeko (Polonia) Unibertsitateko, HP, Microsoft, Oracle eta IBM enpresen ordezkariek osatua, ikerketa aplikatuaren ikuspuntutik abiatuta produktu baten bizi-zikloan sortzen diren elkarrekintza arazoei irteera bat ematen saiatuko da, bai software baita hardware mailan ere. Era beran, eztabaida irekia aurkeztuko da cloud computing, semantika aplikatua, etab. bezalako irtenbideak ikerketa eta garapenaren esparruan.
Ekintza hau Vicomtech-IK4 eta Gdansk eta Newcastleko Unibertsitateak elkarlanean burutzen ari diren ikerketa lanen emaitza da, SAASD proiektu europarraren esparruan (Marie Curie Actions deialdia).
Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak