EBak Vicomtech-IK4 eta Ingemak lantzen ari diren domotika proiektu bat nabarmendu du
15.01.2011
Europar Komisioak I2Home proiektua nabarmendu du. Proiektu honek adineko eta elbarrituentzako tresna domotikoak sortzea du helburu eta Vicomtech-IK4 eta Ingema (Matia Institutu Gerontologikoa) bezalako euskal zentroek bultzatzen dute, baita beste herrialdeetako erakundeek ere, Siemens alemaniarra bezala. Bruselako Gobernuaren arabera, IKTak independentziarekin bizitzeko zailtasunak dituztenen eskura jartzea da Europako Agenda Digitalaren helburu nagusietako bat.