Vicomtech-IK4 zentroak medikuntza digitalari buruzko ikerketa egonkortu du, laborategia handituz

22.05.2011

Laborategiaren bidez, medikuntza praktikak egun duen joera islatzen da, hau da, prebentzioa sustatzea, medikuntza pertsonalizatua lortzea eta gutxieneko inbasioa egiten duen kirurgia tratamendua eta ospitalez kanpoko arreta edo arreta anbulatorioa.
Bi espazio ditu, eta horietako batek ospitale digitala simulatzen du, puntako kirurgia gela integratu batekin.
Bestea teknologia aurreratuaz hornitutako etxea da, eta gaixoak etxean artatzearen ikuspegi futurista birsortzen du.
Laborategian hainbat teknikarekin lotutako I+G+b proiektuetan lan egiten da, hala nola gutxieneko inbasioa egiten duen kirurgia, irudiz lagundutako kirurgia, errehabilitazioa eta tele-arreta, helburu izanik garapen teknologiko berritzaileak sortzea, etorkizun hurbilean praktika klinikoan aplikatu ahal izango direnak.
Vicomtech-IK4k MICINNeko 1,5 milioi eurotako diru laguntza jaso du. Guztira, 2 milioi euro baino gehiago inbertituko dira obretan eta ekipamenduetan.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak