Agente turistiko ezberdinek Etorkizuneko Internetek sektorean duen eragina aztertzen dute
21.10.2011
Mahai-inguruan helburua Etorkizuneko Internetarentzat turismoaren sektorearen eskaerak zeintzuk diren antzematea zen. Horretarako egungo Internetaren erabilera eta Informazioaren Teknologiak eta Komunikazioak bezalako alderdiak aztertu ziren, baita datozen urteetarako aurreikusten diren behar teknologikoak, Etorkizuneko Internetek eskaini beharko zituzkeen aukerak edota aipaturiko teknologiak sektorean ezartzeko beharrezkoak diren ekimenak. Mahai-inguru hau es.Internet plataformak antolatzen duen jardunaldien barruan dago, aurreko urriaren 20 eta 21ean Madrilen ospatutakoak. Lehenengo jardunaldian Etorkizuneko Internetarekin erlazionatuta dauden alderdi ezberdinei buruzko ikuspegi globala ematea zen helburua; bigarrenean aldiz, teknologia hauek turismoa, energia edota nekazaritza eta elikadura bezalako sektoreetan duten eragina aztertu zen.