Vicomtech-IK4 turismoa eta aisiaren bidez ongizatea hobetzeko proiektu europar batean parte hartzen ari da
15.10.2013
Vicomtech-IK4 Zentro Teknologikoa “Turismoa, ongizatea eta zerbitzu ekosistemikoak” (TObeWELL) izeneko proiektuan parte hartzen ari da. Proiektu honek turismoa nola eta zein eratan pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko katalizatzaile bat izan daitekeen ikertuko du ekosistemek dituzten baliabide naturalak eta zerbitzuen erabilera iraunkorraren bidez. Pertsonen ongizatea turismoa, aisia eta jolasekin lotu nahi da.
Vicomtech-IK4k esperientzia digital interaktiboen sorkuntzarako duen aplikazioen garapeneko esperientzia jarriko du, horiek turismo, kultura eta sormenaren sektoretako agenteek eskaintzen dituzten zerbitzuei balio erantsia gehituko diotelarik.
Proiektuaren helburu nagusia gizartearen beharrak eta herritarren ongizatea hobetzea da. Proiektu honetan tartean dauden herrialdeak honakoak dira: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Holanda, Hungaria, Irlanda, Islandia, Israel, Italia, Mazedonia, Norvegia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Suitza eta Turkia.
Irakurri gehiago: bit.ly/GOUfzw