VIULIB aurkeztu zen Intelen stand-ean TIZEN Developer Conference ekitaldian
04.06.2014
Intel-ek Vicomtech-IK4 gonbidatu du bere stand-ean parte hartzeko, aurten San Franciscon, Kalifornian, ekainaren 2tik 4ra ospatzen den Urteko Konferentzia.
Zentroak bere Viulib liburutegiaren (www.viulib.org) gaitasuna aurkezteko aukera izan du, TIZEN plataforma berrian denbora errealean exekutatuz, baita duen ahalmena ere entretenimendu eta automobil-industria bezalako sektore ezberdinetan. Bereziki, ikuspen artifizialean oinarritutako aplikazio ezberdinak aurkeztu dira, aurpegien jarraitzea adibidez.
Konferentziaren helburua, alde batetik, TIZEN garatzaileen elkargunea izatea da eta, bestalde, TIZEN plataforma erabiltzen duen Samsung telefono mugikor berriaren munduko merkaturatzea.
Oraingo honetan Viulib liburutegia Intel-en TIZEN plataforma berrian sartzera zuzendutako elkarlan bide berriak miatzeko aukera emango du.