III OpeNER FP7 proiektuko Hackathona Amsterdamen
03.07.2014
2014ko ekainaren 30ean Amsterdamen OpeNER proiektuko hirugarren hackathona antolatu da. Azken erabiltzaile mota ugari aritu dira OpeNER teckonologiarekin jokoan, bai ETE eta micro ETEetako pertsonak eta baita langile autónomo batzuk ere. Partaideek aplikazio berriak sortu dituzte OpeNER web zerbitzuei esker. Hirugarren hackathonaren helburua soluzio eta aplikazio potentzial berriak sortzea zen, ekitaldi arrakastatsua izan delarik. Ideia interesgarrienak: RoofTopping (teilatu hoberenen kokapenak) eta Dog Experience Index (txakurrentzat hotel egokienak).
OpeNER Europar Batzordeak finantzaturiko proiektua da, 7. Marko Programaren baitan dagoena. Proiektuaren helburua erabiltzeko prest dauden tresna batzuen ematea da sei hizkuntza ezberdinetan, Iritzien Detekzioa eta Opinion Mining-aren barruan arruntak diren prozesatzen naturaleko ataza ezberdinak egiteko.
Informazio gehiagorako: www.opener-project.org