Aorta-aneurismentzako protesi sistema garatu da
30.07.2014
eMedica S.L. enpresak, sistema berritzaile baten garatzearen buru izan da sabeleko aorta-aneurisma hausteko arriskua duten pazienteentzako protesi pertsonalizatua diseinatu eta fabrikatzeko.
eVida Vascular izeneko sistema hau eMedicak, Vicomtech-IK4 Zentro Teknologikoak, Donostiako Unibertsitate Ospitaleak eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak gauzatu dute.
Aorta-aneurisma pareten dilatazio konfokal eta hauen ahultze progresiboan datza. Kasu gehienetan, aneurisma duen pazienteak ez ditu sintomarik. Ebakuntza eta operazio-ostean bizirik irauteko aukerak oso altuak badira ere, pareta baskularraren haustura dagoenean %85ean heriotza dakar.
Ohiko tratamenduak endoprotesi bat sartzen du arteria femoraletik. eVida Vascular-ek endoprotesien plangintzarako tresna aurreratua eskaintzen du, analisi konplexuko paradigma eta irudi medikuen ikuskatzean oinarritzen dena. Tresnak dituen elementuek endoprotesiaren diseinu prozesua azkartzen laguntzen du, baita ebakuntzan zehar egon daitezkeen akats edota arriskuak txikitzera ere.
Informazio gehiago: http://bit.ly/1qlNTsl