“Turismoa, ongizatea eta zerbitzu ekosistemikoak” europar proiektuan oinarritzen den TObeWELL kongresua Vicomtech-IK4n
10.09.2014
Vicomtech-IK4 eta BC3, Klima Aldaketa Ikergai, Donostiara erakarri dituzte nazioarteko 35 aditu baino gehiago eta turismoa eta aisiaren bidez ongizatea nola hobetu aztertu eta ikertuko dute.
Irailaren 9, 10 eta 11an ospatzen ari den kongresuan nazioartean adituak izango dira, hala nola, Steven Graham, Exeter unibertsitateko osasun eta ongizate irakaslea, Noam Shoval, Jerusalengo unibertsitatean irakasle elkartua, edo Benigno Amor, AEITEGAL Galiziako kluster termalaren eta Galiziako Bainuetxeen Elkarteko gerentea. Turismoa orain arte erlazionatu eta ikertu gabe zeuden beste arloekin adibidez aisia, ongizatea, osasuna eta zerbitzu ekosistemikoak, nola lotzen den azalduko dute.
Informazio gehiago: http://bit.ly/1uIwfS5, http://www.tobewell.eu/