Parisko Mines Paristech eskolako ikasleen bisita
20.10.2014
Aurreko ostiralean, urriak 17, Vicomtech-IK4ko egoitzan Parisko Mines Paristech eskolako ikasle talde baten bisita jaso genuen.
Jardunaldian zehar ikasleek zuzeneko aukera izan zuten Vicomtech-IK4k Errealitate Birtual, Errealitate Areagotu eta Ikusmen Artifizialean dituen garapen teknologikoak probatzeko. Ikertzaileei galderak egin eta beraien kezkak partekatzeko aprobetxatu zuten.
Lotutako informazioa deskargatzea: 4eba72bcac00dc76f7769efdfbda2a31.pdf - PDF 0.231 MB /