Irisbondek Telefonicako “Ability Erronka ” irabazi du

16.01.2015

Vicomtech-IK4 kide teknologiko bezala duen Irisbond enpresa Telefónicako “Ability Erronka”ren irabazle izan da. Telefónica Ability Awards sarien kategoria berri honek desgaitasuna edota mendetasuna eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei zuzendutako produktu eta ebazpen teknologikoak garatzen dituzten gizarte ekintzaileak goraipatzen ditu. Bere lehen edizioan 175 hautagaitza jaso ditu kategoria honek.

Irisbondek begien mugimenduaren bidez ordenagailua kontrolatzeko sistema fidagarri, zehatz eta erabilerraza aurkeztu du. Sistema informatiko honek ordenagailua modu zehatzean begiradarekin kontrolatzea ahal egiten die mugikortasun edo hitz egiteko arazoak  dituzten pertsonei (alboko esklerosi amiotrofiko –AEA-, garun-paralisi, paraplegia duten pazienteak).

Irisbondeko sortzaile eta presidente den Eduardo Jáureguiren hitzetan “arrazoi hirukoitza dugu oso eskertu eta pozik egoteko:  saria ematen duen erakundearen garrantzia, honen epaimahaiaren kalitate eta zabaltasuna eta desgaitasunaren munduaren zerbitzura jarritako berrikuntza teknologikoaren alde egiten duten enpresak babesten dituelako”.

Irisbondek iaz Toribio Echevarría Saria jaso zuen “Arlo Teknologikoa” eta “Nazioartekotze Babesa” arloetan eta EmprendedorXXI Saria lortu zuen Euskal Herria fase autonomikoan, baita “Gizarte eraginari accesita” azken fasean ere.

Informazio gehiagorako: http://bit.ly/1IGiZ8i

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak