Eduardo Carrasco: “Some Contributions to Smart Assistive Technologies” Doktore Tesiaren Aurkezpena

03.02.2015

Eduardo Carrascok, Vicomtech-IK4ko eOsasuna eta Biomedikuntza Aplikazioak saileko ikertzaileak, “Some Contributions to Smart Assistive Technologies” izenburua duen bere tesia defendatu du Euskal Herriko Informatika Fakultatean.

Doktore tesi lan hau laguntza teknika adimentsuen belaunaldi berri baten garapenean fokatu da. Hauekin erabiltzaileei nonahi eta modu pertsonalizatuan dituzten beharrei erantzuna eman nahi da. Laguntza teknika adimentsuen ezaugarri nagusiak hauek dira:

  1. Modu orokorrean eskuragarriak dira, edozein erabiltzailerentzat eta edozein testuinguruan.
  2. Pertsonalizatu daitezke, pertsona guztien beharretara moldatu ahal izateko.
  3. Zeregin korapilatsuak burutzerakoan laguntza eskaintzen dute.
  4. Erabakiak hartzerakoan laguntza eskaintzen dute.

Tesi lan honek behar berezi ezberdinak dituzten pertsonentzako eta erabilpen testuinguru ezberdinetarako aplikazioak biltzen dira. Adibidez:

  • Alzheimerra duten pertsonak eta sistema domotikoen arteko interakzioa.
  • Tele-errehabilitazioa etxean adinentzako pertsonentzat.
  • Goiko gorputz-adarreko neuro-errehabilitazio robotikoa garuneko infartua edo bizkarrezur-muineko lesioa duten pertsonentzako
  • Itsuak diren pertsonen gidatze autonomoa kanpoan
Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak