Vicomtech-IK4-k Virtual Concept nazioarteko lan saioa antolatu du Industria 4.0-ri buruz

26.11.2015

Azaroaren 26 eta 27an Vicomtech-IK4-en Virtual Concept nazioarteko lan saioa ospatu da Industria 4.0-ri buruz. Bertan ospe handiko ikertzaileek industriarentzat soluzio berriei aplikaturiko Computer Graphics eta Visual Computing teknologiei buruzko artikulu zientifikoak azaldu dituzte.

Ekitaldi honek simulatzaileetan, fabrikazio teknologietan eta Industria 4.0-ri zuzendutako teknologia interaktiboetan jarri du arreta. Bestalde, ekitaldi honetan, datuen prozesaketan eta Cloud Computing-en garapen berriek eskaintzen dituzten gaitasunek fabrika berrien sorrera ekarri dutela azaldu da, honela informazioaren teknologiak eta fabrikazioa gerturatuz. Azpimarratzekoa da produktuaren ingeniaritzaren eta diseinu interaktiboaren garapen berrienek etorkizuneko industrian eginkizun erabakigarria izango dutela, izan ere lortutako informazioa eta ezagutza modu erraz eta ikusgarrian aurkeztu eta ezarri behar dira.

Aipatutako ekarpenen artean Visual Computing nagusitu da, bereziki ikuspen interaktibo eta geometria konputazional gaietan, ingeniaritzako gaiekin erlazionatuak, adibidez, produktuaren diseinua, fabrikazioaren optimizazioa, zerbitizazioa eta beste joera garrantzitsuak.

Lan saio honetan Espainia, Kolonbia, Frantzia eta Italiako ikertzaileek parte hartu dute eta eztabaidarako eta informazioaren trukerako lekua izan da, abangoardiako teknologia hauen garapenean aurrerapenak egiten jarraitzeko helburuarekin.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak