inLane: Nabigazio sistemen hurrengo belaunaldia satelite bidezko nabigazioa eta ikuspen artifiziala bateratuz

11.02.2016

inLane proiektuaren hasiera-bilera GNSS Europarreko Agentziaren bulegoetan ospatu da otsailaren 3tik 5era. Europar Batzordeko proiektu-buruak (Alberto Fernández-Wyttenbach) hainbat saio zuzendu ditu partzuergoko kideekin batera. inLane -k goi mailako nazioarteko enpresa eta erakundeak biltzen ditu: ERTICO, Honda Research Institute Europe, INTEL, Teleconsult Austria, TomTom International, Technical University of Eindhoven, ACASA (RACC), IFSTTAR, IMI (Bartzelonako Udaletxea) eta Vicomtech-IK4, proiektu-koordinatzaile bezala.

inLane proiektuaren helburua nabigazioaren aplikazio belaunaldi berri bat garatzea da: kostu baxukoa, bide mailakoa eta pausoz-pauso informazio zehatza ematen duena, satelite bidezko nabigazioaren eta ikuspen artifizialaren teknologiaren bateratzearen bidez. Honek optimizatutako informazio kartografikoa lortzea ahalbidetuko du crowdsourcing-en tekniketan oinarritutako denbora errealean egindako eguneratzeekin. Bide mailako ibilgailuaren kokatzearen emaitzak zehaztasun handiko nabigazio eraginkorra ekarriko du.

Ikerketa eta berrikuntza proiektu hau, Vicomtech-IK4-ek lideratua, urtarrilaren 2016ean hasi da eta 30 hilabete iraungo ditu. inLane-ek Europar Erkidegotik diru-laguntza jaso du Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntzaren programaren barne, 687458 diru-laguntzaren hitzarmen zenbakiarekin.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak