Nekane Larburu Rubiok arrakastaz defendatu zuen Twenteko Unibertsitatean (Herbehereak) bere tesia: “Quality of Clinical Data Aware Telemedicine Systems”
21.09.2016
Egungo telemedikuntza sistemak datu klinikoak erabiltzen dituzte pazienteei eta medikuntzako profesionalei zerbitzu klinikoak emateko. Nahiz eta azken urteotan teknologiak aurrera egin duen, neurtutako datu klinikoen kalitateak ez ditu beti kalitatearen baldintza medikuak asetzen, batez ere testuinguru teknologikoan (adib. etendura teknikoak) aldaketak gertatzen direnean. Datu klinikoen kalitatearen narriadura honek nahi ez diren emaitzak ondoriozta ditzake edota pazientearen segurtasuna arriskuan jarri.
Ikerketa honek telemedikuntza sistemen pertzepzio berri bat eskaintzen du datu klinikoen kalitateari (QoD ingelesez) dagokionean. Testuinguruen Teilakapen Teknika proposatzen da testuinguru teknologiko eta klinikoaren arteko etena betetzeko. Honela, testuinguru teknologikoaren aldaketagatik datuak narriatzen direnean testuinguru klinikoa egokitu daiteke.
Tesi honek datu klinikoen kalitatea neurtzeko QoD Broker osagarri bat eta datu klinikoaren kalitatean narriadura badago tratamenduari buruzko erabakiak egokitzeko jarraibideetan oinarritutako erabaki klinikoan laguntzeko sistema bat dituen arkitektura proposatzen du. QoD-ari buruzko telemedikuntza sistemaren prototipoa FP7ko MobiGuide proiektu europarraren testuinguruaren barruan ebaluatu da emaitza onekin.
Nekane Larbururen tesian zehar burututako ikerketak testuinguru teknologikoak QoDan duen eragina eta QoD narriatuak tratamenduan duen eragina aztertu ditu. Telemedikuntza sistemetan QoDaren garrantzia sartzeko garapen prozesuari pertzepzio berria gehitzen dio, tratamenduaren kalitatea eta pazientearen segurtasuna mantentzen lagunduko duena nahiz eta QoDaren narriadura egon.
Nekane Larburuk Telekomunikazioen Ingeniaritzan Masterra dauka Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Central Michigan Universityan (AEB) bere ingeniaritza ikasketak burutu zituen eta bere graduatze amaierako proiektua IMEC (Herbehereak) zentroan gauzatu zuen 2011an. Hortik gutxira Twenteko Unibertsitatean hasi zen ikertzaile bezala. 2012tik 2016ra bere doktore tesia amaitu zuen eta MobiGuide proiektu europarrean parte hartu zuen, datu klinikoen kalitatea kontuan hartzen duen erabaki klinikoari laguntzen dion sistema baten garapenean lagunduz. Nazioarteko argitarapen ezberdinak ditu, zientzia-aldizkariak, konferentziak eta liburuetako kapituluak barne.