H2020an arrakastaz nola parte hartu. Ostirala abenduak 16, Donostian
28.11.2016
H2020a edozein motako erakundek parte hartu dezakeen Europako ikerketa programa garrantzitsuena da. Gai ezberdinetan I+G+b proiektuak finantziatzeko funtsak ditu.
Jardunaldiaren helburuak
H2020ko proiektu europarretan modu arrakastatsuan parte hartzeko beharrezko gakoak ematea. Jardunaldi praktikoa izango da, non arrakasta kasuak azalduko diren eta gainera hizlariekin ideiak kontrastatzeko aukera izango delarik aldebiko bileratan saioaren amaieran.
Nori zuzenduta dago?
Europako proiektuetan esperientzia gutxi duten enpresei eta H2020 programak eskaintzen dituen finantzaketa aukerak zuzenean ezagutu nahi dituzten erakundeei.
Programan parte hartu eta proiektuetarako ideiak egituratu edota epe luzerako parte-hartze estrategia baten definizioko lehen urratsetan laguntza behar dutenei.
Noiz eta non?
Abenduaren 16ean goizeko 9:00etatik 13:00etara
Gipuzkoako Bazkundean, Tolosa etorbiedea 75, 20018 Donostia - San Sebastián
Agenda
09:00 – 9:15 Ongietorria eta Jardunaldiaren hitzaurrea. Jorge Posada, Vicomtech-IK4ko Zuzendari Laguntzailea.
09:15 – 09:45 H2020 programaren aurkezpena eta ezaugarri nagusiak. Blanca Rodríguez, Zabala Innovationeko Europako programen arduraduna.
09:45 – 10:15 H2020ko adibideak eta arrakasta kasuak. Alde praktikoak eta proposamenak prestatzeko aholkuak. Seán Gaines, Nazioarteko Proiektuen Zuzendaria, Vicomtech-IK4.
10:15 – 10:45 Europako Proiektuetan parte hartzeko laguntza tresnak eta Euskadiko enpresentzako aukerak. Leire Arriola, Euskadiko Enterprise Europe Network partzuergoko kidea, Innobasque.
10:45 – 11:15 Mahai-ingurua. H2020arako arrakasta gakoak.
11:15 – 11:30 Kafea eta Networking
11:30 – 13:00: Aldebiko bilerak (aldez aurretik eskatu beharrekoa izena ematerakoan).
Doako izen-ematea
Jardunaldia doakoa da eta eserleku mugatuak.
Eserlekuak beteta daude momentu honetan. Mesedez idatzi helbide honetara: events@vicomtech.org Barkatu eragozpenak.
Antolatzailea
Laguntzaileak
(MINECOk finantzatutako jardunaldia, 2013-2016 Ikerketa Zientifiko-Tekniko eta Berrikuntzarako Estatu Planaren baitan, ECT-2012-0201 erreferentzia zenbakidun jardunpean onartutako sailaren baitan eta 95.126,00 €tako diru-laguntzarekin).