Vicomtech-IK4k Montréalen (Kanada) ospatutako Garraio Sistema Adimendunen Munduko Kongresuan parte hartu du

15.11.2017

Beste urteetan bezala, Vicomtech-IK4k aurten ere Montréalen (Kanada) urriaren 29tik azaroaren 2ra bitartean ospatu den ITS World Congress-ean parte hartu du.

Oihana Otaegui doktoreak, Garraio-Sistema Adimendunak eta Ingeniaritza saileko Zuzendariak, VI-DAS europar proiektuaren Advisory Board saioan parte hartu zuen, baita hitzaldia eman ere “Benefit of IoT and BigData for Automated Driving and User Trust Challenge” saioan.

Zentroak, gainera, ERTICOk zuen stand-ean InLane eta Cloud-LSVA europar proiektuen aurrera-pausuak azaldu zituen.

InLane proiektuaren helburua koste txikiko nabigazio aplikazioen belaunaldi berria garatzea da, baita pausoz pausoko informazio zehatza ematea ere satelite bidezko nabigazio eta ikusmen artifizialeko teknologiaren fusioaren bidez.

Cloud-LSVA proiektua Big Data teknologiak sortzen fokatzen da software tresna eta hardware plataformen gabeziaren arazoari aurre egiteko petabyte eskalan bideo dataset-ak anotatzeko, batez ere automozioaren industrian aplikatuta.

ITS World Congressak urtero munduko garraio adimenduan liderrak biltzen ditu kontzeptu berritzaileak, prototipo aktiboak eta zuzeneko sistemak aurkeztu eta ebaluatzeko. Hurrengo hitzordua Copenhaguen (Danimarka) izango da 2018ko irailaren 17 eta 21a bitartean.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak