Lantek-ek eta Vicomtech-ek 3D simulazio interaktiboa xaflaren mozketaren prozesu termikora daramate BeroSim proiektuarekin

20.02.2018

Metalaren sektorean eraldaketa digitalaren aitzindari de Lantek multinazionalak, etengabean merkatuaren eboluzio teknologikoko prozesuak eta beharrei adi dagoena eta bere I+G+b estrategiaren parte bezala, BeroSim martxan jarri du Fundación Centro de Tecnologías de Interacción Visual y Comunicaciones Vicomtech zentroarekin elkarlanean. Proiektu honen helburua 3D simulazio software sistema baten garapena izan da laser edo plasma bidezko mozketa prozesuan zehar bero iturriek xaflan duten eragina modu grafikoan eta interaktiboan kalkulatzeko.

Bi erakundeek ekimen honekin beste aurrerapauso bat ematen dute metala eta xaflaren eraldaketa industriari beraien beharrei erantzuten dieten eta balio erantsi erreala dakarten ebazpen eta zerbitzu berritzaileak eskaintzeko xedean. Honela enpresak industria 4.0 eta ekoizpen aurreratuaren inguru global aldakor eta geroz eta lehiakorragora eraldatzen laguntzen dielarik.

Xafla metalikoaren mozketa prozesuen simulazioa produkzio-prozesuaren faseetako bat da, estrategia eta xaflaren mozketaren ordena ondo definitu eta errendimendua funtsean hobetzen duena, diseinu fasean aurreikusten ez diren irregulartasunak aurreikusi eta detektatzen laguntzen baitu. BeroSimekin programa makina errealean jarri behar izana saihesten du. Honek makinaren denbora, material eta energia aurreztea dakar eta, era berean, gerta daitezkeen matxurak edota lan-istripuak murrizten dira.

Hemendik aurrera, eta BeroSimi esker, erabiltzaileak simulazioaren bidez, mozten den heinean, beroa xaflan zehar nola zabaldu eta banatzen den ikusi ahal izango du. Gainera, materialean duen eragina ere ikusiko du, mozketa prozesuak xaflaren tenperatura globala lokalki igotzen du, plasma edo laser mozketa teknologien bidez, eta materialaren propietateak aldatzen ditu, honen ezaugarriak aldatu ditzakelako (lodiera, etab.).

Honela, BeroSimek xaflaren mozketa estrategia eta mozketa eta mekanizazioaren ordena definitzen laguntzen du, piezaren mozketarako laserra aplikatzerakoan materialean gerta litezkeen irregulartasunak saihestuz, xaflaren kalitatea onena izan dadin.

Era berean, erabiltzaileak makinaren mozketa-ibilbidea zuzendu ahal izango du xaflaren kalitatea mantenduz beti.

“Eraldaketa digitala industriaren sektorean gakoa den alderdia bilakatu da; ebazpen teknologiko aurreratuak behar dituenak, balio erantsia ekartzen dutenak, ikerketa eta berrikuntzaren bidez bakarrik lortu daitekeen zerbait” adierazten du Iñigo Barandiaran doktoreak, Vicomtecheko Industria eta Ekoizpen Aurreratua saileko arduradunak. “Industriak eragile ekonomiko eta lanpostu egonkorren bermatzaile izaten jarraitu behar du eta hau teknologiaren bidez lortuko du”.

“BeroSimekin aldaketa prozesu honi eta xaflaren mekanizazio, simulazio eta egiaztatze sektorearen modernizazioari laguntzen diogu; ekoizpen prozesuei eraginkortasun handiagoa ematen dieten funtzionaltasun eta gaitasun berritzaileak dakarte eta baliabideak optimizatzen dira, bai lehengaietan baita giza-baliabide eta gai ekonomikoetan ere” dio Susana Garcíak, Lantekeko CAD/CAM sistemen garapenaren arduraduna. “Vicomtechekin egindako elkarlan honek gure ebazpenen erabiltzaileei lehiakortasun eta eraginkortasun handiagoa lortzeko ekoizpen ereduak eta metodologien ezarpena sustatzen laguntzen gaitu.”

BeroSim proiektuak Lanteken posizionamendua sendotzen du mundu mailako berrikuntza erreferente bezala oso lehiakorra eta heldua den merkatu batean, Lantek Expert produktuari bereizgarriak diren funtzionaltasunak ekarriz. Era berean, Vicomtechen papera ikerketa aplikatuaren sustatzaile eta eragile eta produktu berrien prototipoen garapenerako bideratzaile bezala sendotzen ditu.

Bestalde, Lantek eta Vicomtechen arteko elkarlan teknologikoak bien arteko erlazioa sendotzen du eta industriaren sektorean hauen esfortzuak berrikuntza gaietan osatzen ditu.

BeroSim proiektua aurrerapauso zientifikoa da egungo egoeran. Horrela antzeman du Journal of Manufacturing Science and Engineering aldizkari ospetsuak, bertan Lantek eta Vicomtechen arteko ikerketaren inguruko artikulua argitaratu baidute xaflaren mozketa prozesuetan beroak duen eraginaren 3D simulazio interaktiboaren inguruan. “Iturri termikoek xafla mozketa prozesuetan duen eragina ulertzea oinarrizkoa da simulazio tresna eraginkorrak gauzatu ahal izateko. BeroSimen arrakasta Lantek eta Vicomtechen arteko gertuko erlazioaren ondorioa da” dio Aitor Moreno dokoreak, Vicomtecheko ikertzailea eta industria prozesuetako simulazio tekniketan aditua.

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak