Vicomtechek eta Lantekek 3D simulazio interaktiboan aurrera egin dute
Bi konpainiek txapa-mozketa prozesu termikoei aplikatutako lankidetza indartzen dute, ekoizpen-prozesuak optimizatu eta sinplifikatzeko aukera emango duten irtenbideak industriaren esku jartzeko
20.12.2018
Vicomtech elkarlanean Lantekekin, metalaren industriaren sektoreko eraldaketa digitalean multinazional aitzindaria, txapazko mozketa prozesu termikoei aplikatzen zaien 3D simulazio interaktiboan sakontzeko eta aurrera egiteko batu dira.
Lankidetza honek jarraipena ematen die BeroSim proiektuarekin lortutako emaitzei, eta, horren bidez, erabiltzaileari beroak txapan izango duen eraginaren eredu birtuala izateko aukera ematen dio, baita materialean plasma edo laserraren bidezko mozketa prozesuan gehiegizko tenperaturaren ondorioak zer eragin izango duen aurreikusteko aukera ematen du (deformazioa, lodieran edo kalitatean aldaketak, etab.).
3D simulazio interaktiboaren bitartez, produkzio-eraginkortasuna handitzeko, baliabideetan aurrezpen garrantzitsua lortzeko eta mozketa prozesuan egon zitezkeen deformazioak aurreikusteko eta saihesteko berrikuntza industriaren eskura jartzen ziren.
Konpromiso berritu horrekin, bi erakundeek beste urrats bat ematen dute metalaren eta txaparen eraldaketaren industriari beren beharrei erantzungo dieten ebazpen eta zerbitzu berritzaileak eta balio erantsi erreala eta jarraitua eskaintzeko helburuan. Vicomtech Zentro Teknologikoaren ikerketeten aurrerapenei esker, buru-anitzeko mozketa makinek euskarria eman eta beraien errendimendua hobetzen dituen hedadura matematikoa dute
Aurrerapen hauek sektoreko industriei ekartzen dizkieten onurak garratzitsuenak hauexek dira:
- Alde batetik, metalaren eta txaparen industriaren esku jartzen da lantokira eraman baino lehenago zenbakizko kontrolerako programak (NC, ingelesezko siglengatik) optimizatzeko tresna bat, giza baliabideak eta materialak aurreztuz.
- Bestalde, gauzatzean lortutako abiadurak diseinuan test eta optimizazio gehiago egiteko aukera ematen du denbora berean.
- Hirugarrenik, txapan tenperaturaren ikusmen-egiaztapenak diseinatzaileei nesting-aren zein atal diren problematikoak eta zeintzuk ez identifikatzen laguntzen die.
Teknologia hau laborategiko prozesutik igaro da, materialen berotzea kalkulatzeko baliozkoa dela frogatuz. Uneotan Lantek, txapazko piezen mekanizazioarekin lotutako produktu komertzialetan sartzea aztertzen ari da. Horren harira, Asier Ortiz Lantekeko Operazioen zuzendariak zera adierazi du: "Beroaren sorkuntza eta disipazio eredu birtual hauek laguntza handikoak dira gehiegizko beroak ezaugarri fisikoen desitxuratze edo narriaduragatik kalitate filtroa gainditzen ez duten piezen ekoizpena ekiditeko”.
Bestalde, Jorge Posada Vicomtecheko zuzendari laguntzaileak, Zentroaren misioarekin guztiz bat egiten duen elkarlan hau oso positiboki baloratzen du: "Euskal industri-sareko enpresa erreferentea baina nazioarteko bokazio argia duen Lantekekin egindako elkarlanak arazo eta erronka interesgarriak identifikatzen lagundu du, ikerketa eta berrikuntza behar dutenak, eta eragin globala izan dezaketenak. Vicomtechentzat oso ona da zentzu horretan dugun espezializazio zientifiko-teknologikoa ekarpena egitea eta elkarlan honek emaitza garrantzitsuak dakarrela nazioartean erakustea”.
Ebazpen honen emaitzak software komertzialak lortutakoekin egiaztatu eta alderatu dira, eta guztiz egokiak izan dira. Journal Materials aldizkariak, eragin handiko argitalpen zientifikoa, emaitzak bermatu ditu baita ere.