MIDASek, ikerketa eta garapen proiektu gisa egin duen ibilbidea amaitu du Open Source Fundazioa osatuz

29.05.2020

Europako MIDAS (Meaningful Integration of Data Analytics and Services) proiektuak amaitutzat ematen du ikerketa- eta garapen-proiektu gisa egindako ibilbidea. Proiektu horren helburua osasun publikoko arduradunek erabakiak hartzeko dituzten beharrak babestea zen, big data bateratuko plataforma bat hedatuz.

Vicomtechen asmo nagusia multzo garrantzitsuak identifikatzea eta datu multzo horiek MIDAS plataforman prestatu eta kargatzea zen. Hori lortzeko, GYDRA (Get Your Data Ready for Analysis!) izeneko datuak prestatzeko tresna garatu eta heldu genuen. Tresna horri esker, erabiltzaileak datu-multzo handiak arakatu, aurre-prozesatu eta automatikoki zabaldu ditzake analisi-plataforman.

Proiektuak, beraz, plataforma hori eta datu heterogeneoak eskuratzeko, mapeatzeko, kudeatzeko, prozesatzeko eta ustiatzeko metodologia garatu ditu, erabakiak hartzen laguntzeko, eta lau osasun-sistematan pilotatu da, bakoitzak bere politika soziosanitarioa duela helburu gisa (Finlandia - Osasun mentala eta estupefazienteen abusua gazteen artean, Irlandako Errepublika – Diabetesa, Ipar Irlanda - Haurren babesgabetasun egoeran dauden haurrak, eta Euskadi - Obesitatea).

MIDAS partzuergoa Open Source fundazioa eratzen ari da, proiektuan zehar garatutako aktiboak kudeatzen eta heltzen saiatuko dena. Era berean, partzuergoa MIDAS proiektuan garatutako tresnak aztertzen, ebaluatzen eta egokitzen ari da osasun publikoaren beste esparru batzuetan, COVID-19ko oraintsuko pandemia kasu.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak