Berdintasun arloan etengabeko hobekuntza gure konpromiso sozialaren parte da
Vicomtech-en erabateko berdintasunaren aldeko konpromiso sendoa dugu, eta lanean jarraitzen dugu ikerketa zentruko pertsona guztiek beren karrera profesionala inolako diskriminaziorik gabe gara dezaten.
08.03.2021
Urtebete igaro da Vicomtech-en Berdintasun Batzordea abian jarri zenetik, helburu nagusi honekin: zentroan aurretik egiten ziren ekintzak biltzea, zentroak arlo horretan duen ekintza-plana egitea eta haren jarraipena egitea.
Arlo honetako gizarte-mailako ekintzarik garrantzitsuenen artean, nabarmentzekoa da Vicomtech zentroak STEAM ekimenetan parte hartu izana. Ekimen horietan, zentruko ikertzaileek karrera teknikoak ezagutarazten dituzte eta Mentoring-programetan parte hartzen dute, graduko eta masterreko azken ikasturteetako ikasleak enpresa teknologikoetan eta ikerketa-zentroetan sar daitezen bultzatzeko.
Vicomtech-en kudeaketa-sistema propioa dugu, nazioartean aitortua, honako hauek bermatzen eta sustatzen dituena:
- Barne-ekitatea zaintzen duten hautaketa-prozesuak, hainbat proba objektibotan oinarrituta
- Lan-aukeren berdintasuna eta lanpostuko prestakuntza
- Objektibotasuna ebaluazio eta sustapen-irizpideetan
- Malgutasuna eta kontziliazio-aukerak pertsona guztientzat, baldintza berdinetan
Gure kudeaketa-sistema ikertzaileentzako karrera profesionalen metodologia aitzindari batek osatzen du, eta nazioarteko lehen mailako argitalpen zientifikoetan baliozkotu da (Q1). Honetaz gain, Europako Batzordearen HR Excellence in Research aitorpena dugu, ikertzaileen merezimenduetan oinarritutako kontratazio ireki eta gardenarekiko konpromisoa egiaztatzen duena (OTM-R: Open, Transparent and Merit-based Recruitment of Researchers).