Vicomtech Zentroak DeepFakes sortu eta detektatzeko erabiltzen diren IAren teknologien gakoak azaltzen ditu

06.04.2022

Saioan Vicomtech-eko hiru adituk hartu zuten parte: Jorge Posada Velásquezek (zuzendari laguntzailea), Aitor Álvarezek (Ahotsaren Teknologietako ikertzailea) eta Unai Elordik (adimen artifizialaren inguruko ikertzailea). Horiek ikerketa-zentro teknologiko honetan garatutako teknologiak zein sektoretan aplikatzen diren aurkeztu zuten. Era berean, DeepFake-ak (erabiltzaile baten identitatea irudiekin eta/edo audioarekin ordezkatzea), FaceSwap-ak (bi pertsonen aurpegien trukea) eta VoiceSwap-ak (ahots-ahots bihurtzeko tekniken aplikazioa FaceSwap-en estilora) zer diren azaldu zuten.

Jarraian, irudi eta ahots sintetikoak ohiko tekniken bitartez nola sortu azaldu eta benetako kasuen analisia egin zuten Alvarezek eta Elordik. Gainera, teknologia mota hori zein eremutan aplikatu daitekeen aipatu zuten: marketin arloan, publizitatean, ikus-entzunezko sektorean, entretenimenduren inguruko industrian, branding-ean, hezkuntzan, artean eta segurtasunean (ezin ahaztu IVR sistema), esaterako.

Jardunaldian, DeepFake-ak, FaceSwap-ak eta VoiceSwap-ak maltzurkeriaz erabiltzen dituzten kasuak ere aztertu zituzten. Horrez gain, horiek antzemateko gakoak ere eman zituzten. Adibidez, DeepFakes-en kasuan, betaurrekoen distirak edo ilearen geometriak. Oro har, bi ikertzaileek adierazi zuten gakoa naturaltasun falta, bai irudietan eta baita ahots sintetikoetan, detektatzea dela.

Bukatzeko, Vicomtech zeharkako teknologia horiek guztiak garatzeko gai dela adierazi zuten. Era berean, Adimen Artifiziala garatzen eta pribatutasuna babesten laguntzen duten tresnak direla azpimarratu zuten. Azken ohar gisa, DeepFakes-en sorkuntza arautzearen alde egin zuten.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak