Aurten ere Vicomtech Zentroak enpresekin batera partu hartu du Bilbon ospatu den BIEMH2024 Makina Erremintaren Biurtekoan
Aurreko edizioetan bezala, Vicomtech Zentroak Bilboko BECen ospatutako BIEMH24an parte hartu du, lanean aritzen den enpresekin batera
10.06.2024
Aurreko edizioetan bezala, Vicomtech Zentroak Bilboko BECen ospatutako BIEMH24an parte hartu du, lanean aritzen den enpresekin batera.
Zehazki, Metrologia Sarikirekin batera, Grupo Uncetaren standean parte hartu du, eta ikuskapen metrologiko malgua eta kontakturik gabea irudikatzen duen sistema aurkeztu du. Zelula hau 6 askatasun graduko robot antropomorfiko batek, Trackscan laser 3D eskaneatze unitate batek eta nabigazio automatikoa duen robot mugikor batek osatzen dute. Sistema Sarikiren SK Inspect softwareak operatu eta gobernatzen du, Vicomtech-en Geomlib prozesamendu geometrikoko moduluan oinarrituta.
Sistemak malgutasun produktibo handia ematen du, robot mugikorrak hainbat pieza mota eraman ditzakeelako ikuskapen-zelulara, lantegiaren edozein tokitatik, produkzio-prozesuaren zati integral gisa. Robot mugikorrak eta robot antropomorfikoak elkarrekin eta sinkronizatuta lan egiten dute pieza berreraikitzeko eta, ondoren, modu erabat automatikoan neurtzeko.
Bestalde, Herrekor enpresarekin eta Kentu bere spin-off arekin batera prozesu industrialen sistemetara egokitutako monitorizazio optikoko VEITU soluzioa aurkeztu da. Sistema optiko ez-inbaditzaile bat da, eta soluzio barneratua eta autonomoa sortzen du ebaketa-prozesua kontrolatzeko eta egiaztatzeko. Irudia prozesatzeko tekniken bidez etengabe identifikatzen du materiala modu egokian ebakitzen ari den ala ez jakiteko. Zuzena ez bada, sistemak abisu bat sortzen du ekoizpena geldiarazteko; horrela, ebaketa-akats baten aurrean azkar jarduteak baliabide materialak eta energiakoak optimizatzea dakar, beharrezkoa ez den materiala alferrik galtzea saihestuz eta material akastuna ekoizteko denbora minimizatuz. Bideoa ikusi
Vicomtech-en soluzio teknologiko aurreratuak ikertu eta garatzen ditugu, eta enpresen prozesuetan eta produktuetan aplikatzen ditugu, haien lehiakortasuna hobetzeko. Gure apustua, beraz, gure inguruko ehunari emaitza ukigarri eta aplikagarrien bidez laguntzea da, amaitu berri den BIEMH2024aren edizioan frogatu dugun bezala.