Vicomtech-IK4eko Jon Haitz Legarreta Gorroño ikerlaria, saritua
08.11.2007
Vicomtech-IK4eko ikerlaria den Jon Haitz Legarreta Gorroñok saria jaso du “Wikipedia Euskeraz Blai” lehiaketan “Erresonantzia Magnetiko bidezko Irudigintza” artikuluari esker. Lehiaketa azaroaren 5a eta 10a bitartean burututako Zientzia eta Teknologia Astearen baitan antolatu zen. Sari banaketa Bilboko Arriaga Antzokian ospatu zen joan den azaroaren 6an eta ekitaldira Tontxu Campos, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea, eta Iñaki Goirizelaia, EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordea, bertaratu ziren, besteak beste. Zorionak Jon Haitz!
Artikulu osoa:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Erresonantzia_Magnetiko_bidezko_Irudigintza