Vicomtech-IK4, Alzheimer gaitzaren aurkako puntako tratamenduen ikerkuntzan
21.01.2009
Vicomtech-IK4 ikerkuntza zentroak MIND, Alzheimer Gaitzaren Jakintza Alor Anitzeko Abordatzea, proiektuan hartzen du parte. Ekimena Zientzia eta Berrikuntzarako Ministerioaren Cenit esparru-programaren babespean abiarazi da, 4 urtetarako eta 27 milioi euroko aurrekontuarekin. MIND proiektuak Alzheimerraren eta lotutako dementzien diagnosi goiztiarra ahalbidetuko duten biomarkatzaileen garapena du helburutzat. Esku hartzen duten zentro eta enpresek aipatutako gaixotasunen ikerketan ibilbide luzea dute, irudi bidezko diagnosian ikerkuntza ildo sendoak dituzte, sendagai berrien garapenean dihardute, eta medikuntzara zuzendutako informazioaren teknologien erabileran puntako zentroak dira.