GoCardio – Kardiologiako Pazienteen eguneroko jardueraren Segimendurako Ebazpen Mugikorra
![GoCardio – Kardiologiako Pazienteen eguneroko jardueraren Segimendurako Ebazpen Mugikorra](/upload/noticias/84447434c439a4cf1f5a29a88a38f90c.png)
22.10.2014
GoCardio proiektuari esker pazientea monitorizatua izan daiteke bere eguneroko bizitzako jardueretan, ospitalera joan beharrik izan gabe. Horretarako, GoCardiok pazienteari (i) elektrokardiografia (ECG) eta esfortzu-neurketarako (MET) sentsore berriak baita (ii) beraiekin Bluetooth bidez konektatutako Smartphone bat ematen die, honela datuak biltegiratu eta hodeiean dagoen plataforma batera bidaltzen ditu.
Vicomtech-IK4k Bilbomáticarekin elkarlanean aritu da prototipo erakuslearen ECG (elektrokardiografia) informazioaren bidalketa azpi-sistemaren aurrerapausoak erakusteko. Egindako inplementazioa BITalino (garapen biomedikorako kit-a) eta Android duen euskarri mugikorrean oinarritzen da.
Proiektuan Bilbomática, STT eta Incide-ek parte hartu dute, baita Ceit-IK4, Vicomtech-IK4 eta Biodonostia ikerkuntza zentroek ere.
Informazio gehiagorako: http://www.youtube.com/watch?v=S8zmSkSBYY8