Azalera konplexuen neurtzea industria-instalazioetan
GKN
Teknologiak:
Computer VisionErronka
Enpresa-testuinguru izugarri lehiakorrean, erabakiak eraginkortasunez eta arrisku txikienarekin hartzeko gaitasuna da arrakastaren gakoa. Horretarako, ezinbestekoa da ahalik eta informazio baliotsu gehien izatea eta denbora errealean modu eraginkorrean prozesatu ahal izatea; beraz, produkzio-prozesuen automatizazioa eta monitorizazioa lortzea da erronka.
Vicomtechek proiektu honetan egiten duen lana bi erronka teknologiko nagusiri erantzuten die:
- Batetik, neurketa-denbora murriztea, orain arte eskuz egin dena bi fasetan: lehenik, metrologia-laborategi bateko aditu batek, eta, ondoren, plantako langileek, eskuzko kalibreen bidez.
- Lantegian bertan egin ahal izatea, laborategi batera joan beharrik izan gabe
Proposatutako soluzioa
Eskaneatzeko ekipo bat eta 3D puntuen hodeiak prozesatzen dituen SK/inspect proiekturako garatutako softwarea instalatu dira, aztertutako objektu bakoitzeko 3 milioi puntu baino gehiago harrapatzera irits daitezkeenak. Software horrek neurketa-prozesuaren fase guztiak biltzen ditu, prozesua definitu, neurketak egin eta emaitzak 3D bisore elkarreragile baten bidez ikusteko.
Emaitza
- Langilearekiko interakzioa sinplifikatu da, neurketa-ekipoa metrologiari buruzko ezagutzarik izan gabe erabili ahal izateko.
- Prozesua ahalik eta gehien automatizatu da
- Urrutiko kontrol-tresnak jarri dira, kontrol-plana behar bezala gauzatzen ari dela ziurtatzeko
Proiektu honi esker produktibitatea %4 hobetu dugu eta txatarretan %20tik gorako murrizketa eman da
Jorge Palomar
VS Manager GKN Driveline Legazpi
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.