Azpiegitura handietako prozesuak digitalizatzeko eta gainbegiratzeko sistema integrala, fluxuak eta stockaren trazabilitate adimenduna kontrolatzeko

TRAZASTOCK

Iraupena:

01.05.2020 - 31.12.2022

Teknologiak:

Visual Analytics

Proiektuaren helburua

Fluxuak eta trazabilitatea modu adimentsuan kontrolatzea eta biltegi eta azpiegitura handietan prozesuak digitalizatzea ahalbidetuko duen sistema integral bat ezartzea, prozesu-kate osoa estali eta kudeatzeko, horietako bakoitzaren adierazleak monitorizatzeko eta denborak, alarmak eta jarduketak kudeatzeko (erabakiak hartzeko euskarri-mekanismoak).

 

Vicomtech-en rola

Ikusmen artifizialeko teknologiak aplikatzea. Irudi-prozesamenduko eta adimen artifizialeko teknika aurreratuenekin batera, biltegiratutako materialak berreraikitzea eta bolumetrikoki kalkulatzea ahalbidetzen dute, sentsore espezifikoen bidez ateratako ikus-datuetatik abiatuta.

 

Erabilitako teknologiak

  • Computer Vision
  • Synthetic Data Generation

 

Aplikazio-sektorea

  • Logistikaren sektorerako egin da, zehazki portu-inguruneetako prozesu logistikoak automatizatzeko.

 

Proiektuko bazkideak

  • Luka Koper portua (Eslovenia)
  • ININ

 

Proiektuko finantzaketa

  • Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, Industria Ikerketako Proiektuak egiten laguntzeko HAZITEK laguntza-programaren esparruan, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatzen du.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak