Baldintza mugatzaileetan, energia-kontroleko arkitektura digitalean integratutako sentsorizazioa.
EFFORT 4.0
EFFORT 4.0 proiektuaren helburu orokorra muturreko inguruneetan (tenperatura eta presio handiak, harea, hezetasuna edo esekidura-hautsa) energia ekoizpena eta kontsumoa kontrolatzeko arkitektura digitala garatzea da, forja- eta galdaketa-prozesuak denbora errealean kontrolatzeko eredu prediktibo aurreratuetan oinarrituta (burdina galdatzea eta aluminioa injektatzea HPDC).
Vicomtechek beroko osagaien digitalizazioari buruzko ikerketan eta ikusmen artifizialeko aplikazio industrialetarako cloud computing arkitekturetan aurrera egiten du. Zentroak partzuergoaren zerbitzura jartzen du Cognitive Vision taldearen esperientzia, besteak beste, ikuskapen dimentsionalean espezializatua.
EFFORT proiektuaren partzuergoa Alcorta enpresak zuzentzen du, eta metalaren eta IKTen sektoreko beste 14 enpresa eta zentrok osatzen dute.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.