Barneko espazioetan airearen kalitatea optimizatzeko eta patogenoen aireko transmisioa minimizatzeko irtenbide teknologiko berriak

AIRSAFE

Proiektuaren helburua

Gizarteari ingurune seguruak eta osasungarriak eskaintzea herritarren eguneroko eremuetan, eraikin publikoetan, ospitaleetan, ikastetxeetan eta eguneroko erabilerako beste esparru batzuetan. Zehazki, zenbait tresna garatzea, eraikinen barruan giro osasungarria bermatzeko estrategia holistiko bati jarraituz, bai HVAC sistemak dituztenetan (aireztapena eta aire girotua), bai ez dituztenetan. Patogenoak arintzeko eta airea berritzeko estrategiak emango zaizkie, adimentsuak eta beren ezaugarrietara egokituak. Estrategia horiek, okupatzaileen osasunaz gain, energiaren kudeaketa eraginkorra eta ingurumenarekiko arduratsua eta erabiltzailearentzat lagunkoia izango da.

 

Vicomtech-en rola

Vicomtech-ek adimen artifizialean oinarritutako ereduak garatu ditu, proiektu honen barruan garatu diren IoT ekipoek denbora errealean jasotako datuetan oinarrituta barnealdeetako airearen kalitatea aurreikusteko gai direnak. Gainera, espazio jakin batzuetarako aireztapen eta klimatizazio sistema eta ekipo egokiak dimentsionatzeko eta simulatzeko tresnak garatu ditu, eta sistema eta ekipo horietarako eragiketa-/ustiapen-irizpideak ezarri ditu, espazioen ezaugarrien arabera. Azkenik, Vicomtech-ek Edge/Coud plataforma bat egin du, software-moduluez eta lotutako zerbitzuez osatua, instalazioaren monitorizazio eta kudeaketa dinamikorako soluzioaren eragiketa ahalbidetzen dutenak.

 

Erabilitako teknologiak

  • Machine Learning
  • Data Analytics
  • IoT

 

Aplikazio-sektorea

Proiektu hau osasun eta energia sektorean aplikatu nahi da.

 

Proiektuko bazkideak

  • Airlan (koordinatzailea)
  • Biotalde
  • APA (Istripuak Prebenitzeko Elkartea)
  • Fidegas
  • Euskal Herriko Ikastolak
  • Jose Matía Calvo fundazioa
  • Giroa
  • Ingetek systems
  • Wattio
  • Zylk
  • CEIT
  • Aclima
  • Matia institutu gerontologikoa

 

Proiektuko finantzaketa

  • SPRI taldearen Hazitek programa

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak