Industria-instalazioetako azalera konplexuen neurtzea
SK INSPECT

Enpresa-testuinguru izugarri lehiakorrean, erabakiak eraginkortasunez eta arrisku txikienarekin hartzeko gaitasuna da arrakastaren gakoa. Horretarako, ezinbestekoa da ahalik eta informazio baliotsu gehien izatea eta denbora errealean modu eraginkorrean prozesatu ahal izatea; beraz, produkzio-prozesuen automatizazioa eta monitorizazioa lortzea da erronka.
Vicomtechek proiektu honetan egiten duen lana bi erronka teknologiko nagusiri erantzuten die:
Batetik, neurketa-denbora murriztea, orain arte eskuz gauzatu dena bi fasetan: lehenik, metrologia-laborategi bateko aditu batek, eta, ondoren, plantako langileek eskuzko kalibreen bidez.
Lantegian bertan egin ahal izatea, laborategi batera joan beharrik izan gabe
Proiektuaren ondorioz, eskaneatzeko ekipo bat instalatu da, bai eta SK/inspect proiekturako garatutako softwarea ere. Proiektu horrek 3D puntuen hodeiak prozesatzen ditu, eta aztertutako objektu bakoitzeko 3 milioi puntu baino gehiago harrapa ditzake. Software horrek neurketa-prozesuaren fase guztiak biltzen ditu, prozesua definitzetik neurketak egin eta emaitzak 3D bisore elkarreragile baten bidez ikusteraino.
Sistema horrek industria-instalazioari ematen dizkion abantailak honako hauek dira:
- Langilearekiko interakzioa sinplifikatzea, neurketa-ekipoa metrologiari buruzko ezagutzarik izan gabe erabili ahal izateko
- Prozesuaren automatizazio handia
- Urrutiko kontrol-tresnak hornitzea, kontrol-plana behar bezala gauzatzen ari dela ziurtatzeko.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.