Obesitatea: biologia molekularretik interbentziora
OBINTER
Iraupena:
01.03.2019 - 30.09.2021
Elikagai ugari eskuratzeko aukera duen gizarte aurreratu batean bizi bagara ere, gure bizi-ohiturak, oro har, ez dira oso osasungarriak. Horrek eragina du bai haurrengan bai helduengan, XXI. mendeko osasun publikoko arazo larrienetako bat baita obesitatea eta gehiegizko pisua.
Proiektu honen estrategia nagusia biomarkatzaileak identifikatzean datza, gizentasuna diagnostikatzeko eta kontrolatzeko tresna berriak garatu ahal izateko. Tresna horiek informazio molekularra esku-hartze nutrizionaleko eredu bihurtzen dute, bai dieta pertsonalizatuen bidez, bai elikagai berrien, birformulazio berrien, gehigarrien eta abarren bidez. Proiektua erabat lerrokatuta dago 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planak lortu nahi dituen helburuekin, eta kointzidentzia horrek agerian uzten du beharrezkoa dela. Horrek guztiak justifikatzen du pandemiatzat jotzen den prebentzioko estrategia berriak bultzatzea.
OBINTER proiektuaren helburu nagusia parametro molekularrak hautatzea da, teknika omiko eta konputazional aurreratuen konbinazioari esker, gizenen profil metaboliko bereizgarri bat ezartzeko eta esku hartzeko tresna berriak diseinatzeko, haien tratamendua eta prebentzioa estrategia nutrizional pertsonalizatu baten bidez lantzeko.
Espero den eragina
• Biztanleriaren osasunean eragin positiboa izango du, bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetuko baitu, eta horrek zahartze iraunkorra eta patologia kronikoak gutxitzea ekarriko du.
• Elikagai bat baino gehiago hartzeak zer-nolako eragina duen jakiteak aukera emango dio elikagaien sektoreari gizentasuna prebenitzeko eta tratatzeko produktuak egokitzeko eta horretarako formula berritzaileak eta gehigarriak diseinatzeko.
• Diana terapeutikoak eta biomarkatzaileak identifikatzea oso interesgarria izan liteke konpainia bioteknologiko eta farmazeutikoentzat, diagnostiko, pronostiko eta/edo tratamendu eta prebentziorako produktuak garatzeko.
• Eragin positiboa osasun-gastuaren murrizketan eta medikuntza pertsonalizatuaren eta medikuntza molekularraren edo doitasun-medikuntzaren garapenean.
• Osasun-agintariek biztanleriaren kontrola eta jarraipena egitea erraztea, gizentasuna prebenitzeko eta beste nahasmendu metaboliko batzuk detektatzeko, eta elikadura pertsonalizatuko jarraibideak garatzeko ezagutza nahikoa ematea.
Vicomtech izan da bizimodua eta jarduera atzemateko teknologia garatzearen arduraduna, bai eta esku-hartzea aplikazio mugikorren eta gailu wearableen bidez hornitzearena ere. Horixe da OBINTER proiektuan egindako tresna berritzaileen, teknologien eta ikerketaren interfaze nagusia erabiltzailearentzat.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.