Segurtasun integrala industria adimentsurako
SENDAI

Iraupena:
01.03.2019 - 31.12.2020
Proiektuaren helburua
Sendairen helburua zibersegurtasun industrialean garapen teknologikoaren eta ikerketa aplikatuaren oinarriak garatzea da. Ildo horretatik jarraitzen dute Sekutek eta Cyberprest proiektuek. Proiektu horiek alor horretako ikerketari ekin zioten, baina ikuspegi sendoa dute Basque Digital Innovation Hub (BDIH) erakundearen Zibersegurtasun-nodoaren parte diren laborategien sustapenean, edo horrekin bat egin dezakete. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-zibersegurtasunean ezagutza publiko-pribatuaren polo bat sortzea eta sendotzea bultzatuko da, industriari balio diferentziala emanez kanpoan duen lehiakortasunari dagokionez, eta sendoagoa eta erresilienteagoa bihurtuz industriari eraso egiten dion kopurua handitu ez dadin.
Vicomtech-en rola
Ciber segurtasun industrialeko proiektu honetan, Vicomtechen lana honako hauetan oinarritzen da: industria-kontroleko sistemen portaeran (ICS) oinarritutako konpromiso-adierazleak detektatzeko teknologia garatzea, Ciber Ranges ciber fisikoaren hedapenaren testuinguruan aplikatzea eta inteligentzia artifiziala eta machine learning aplikatzea blockchain sistemen, sareen eta azpiegituren segurtasunaren analisian.
Erabilitako teknologiak
- Adimen Artifiziala
- Machine learning
Aplikazio-sektorea
Blockchain sistemen, sareen eta azpiegituren segurtasun-analisia.
Proiektuko bazkideak
Ikerketa-proiektu honetan, Euskadiko zibersegurtasunaren arloko ZTBESeko bederatzi eragile garrantzitsuenak bildu dira. Zentro eta unibertsitate hauekin egiten dugu lan: Tecnalia (proiektuaren liderra), Ikerlan, BCAM, CEIT, Mondragon Unibertsitatea, Tecnun, UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitatea.
Finantzaketa
Sendai Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatu du, Elkartek 2019 programaren bidez, eta BCSCren (Basque CyberSecurity Centre) estrategiarekin bat dator.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.