Europar Proiektuen Bulegoa - Vicomtech (OFPEU 2015-2016)
OFPEU2
Iraupena:
01.01.2015 - 31.12.2016
Proiektuaren helburu nagusia Europar Erkidegoko H2020 marko-programan gure partaidetza sendotu eta sustatzea da, honela proiektuak, eta ondorioz EPB-ak ondorengo helburuak izango dituzte:
- Etengabeko eguneratzea eta barne komunikazioa europar finantzaketa mekanismoei eta ikerketa ildo berriei buruz.
- Saileko Zuzendariekin lankidetzan, proposamenen aurkezpen proaktiboa.
- Partzuergo berrien identifikazioa, zentroaren interesguneei buruzko proposamenak prestatuz.
- Kide berriak bilatzea garapen fasean dauden proposamenetarako.
- Zentroak aurkezten dituen proposamenak idazteko eta gainbegiratzeko laguntza aktiboa, eta enpresa kolaboratzaileen inplikazioa.
- Zentroaren konektibitatea eta ikusgaitasuna hobetzen duten Europar Working Group-etan parte hartzea.
- H2020 marko-programako proiektuetan gure lidergoa handitu.
- I+G-erako 7. marko-programan lortutako itzulera tasa nabarmenki handitzea.
- H2020 marko-programaren partzuergoetan enpresa espainiarren partaidetza sustatzea, enpresa berriak erakarriz.
Ministerio de Economía y Competitividad-ek finantzatua izan da proiektua, "Europa Centros Tecnológicos del año 2015" deialdiaren bitartez, erakundeak sendotzeko nazioko azpiprogramaren barne, ikerketa zientifiko eta tekniko bikaina sustatzeko, "Marco del Plan Estatal de Investigación Científica y Técnica y de Innovación, 2013-2016"-ren barne. Laguntza, “Oficina Proyectos Europeos Vicomtech” [Vicomtech-eko Europar Proiektuen Bulegoa] ekintzaren bitartez gauzatu da, ECT-2015-0201 erreferentzia zenbakiarekin.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.