VOHLO - Bideo bolumetrikoa webgunean
VOHLO
Testuingurua
VOHLO Digital Mediako taldeak gidatutako proiektua da, Industria eta Fabrikazio Aurreratuko taldearekin lankidetzan.
Proiektuaren helburua pertsonen irudikapen bolumetrikoak harrapatu, transmititu, hobetu, aztertu eta errenderizatzeko teknologia garatzea izan da. Zehazki, lehen helburua end-to-end plataforma bat garatzea izan da, bideo bolumetrikoa atzitzeko, biltegiratzeko, banatzeko eta errenderizatzeko; eta bigarrena, liburutegia garatzea, bideo bolumetrikoa aztertu eta hobetzeko.
ERRONKAK:
VoluAIn honako erronka hauei egin zaie aurre:
- Kalitatezko edukiak sortzea baliabide onargarriekin
- Denbora errealean harrapatu, transmititu eta errenderizatu
- Sistema malgua eta eguneragarria lortzea
- Mikroszerbitzu-arkitektura, 5G/6G sareetan hedatzeko prest
- Web teknologietara bideratuta egotea
- Pointclouden oinarritua
- Edukiaren azterketa
- Edukia hobetzea
Emaitza Teknikoak
Teknologia hori bi frogatzaileren bidez balioztatu da/egingo da:
-
Kontzertu/holokonferentzia baten bidez
-
Langile baten ergonomiaren monitorizazioarekin
Holokonferentzia:
Ezaugarriak:
- Sistema malgua
- Hedapenaren sinpletasuna
- Egonkorra
- Cross-device euskarria, bai harrapaketan, bai errenderizazioan
- Konpresioa
- Real-time system
- Web-ready system
- 5G-ready system
Pipelinaren faseak:
- Harrapaketa
- Kalibrazioa
- Pointcloud sortzea
- Drakorekin kodetzea
- Socket.io bidezko banaketa
- Errenderizazioa: web, unity, android, opengl
Langile baten ergonomiaren monitorizazioa
Ikaskuntza automatikoko algoritmo aurreratuak garatu eta probatu ditugu puntu-hodeien datuak hobetzeko eta giza jarrerak detektatzeko eta sailkatzeko.
Gure kasuan, biltegiko langile baten jarrerak puntu-hodei gisa harrapatzen dira, hobetu egiten dira eta ergonomiko edo ez-ergonomiko gisa sailkatzen dira.
Ikaskuntza automatikoko algoritmoen prozesu osoa, sailkapen-ereduaren entrenamendua barne, garatzen dugun ikaskuntza automatikoko prozesuen sortzailea erabiliz egin zen, erabilera-kasu ugaritan aplika daitekeena.
Emaitza Zientifikoak
Paper Web 3D: Volumetric Video on the Web: a platform prototype and empirical study. Sergio Cabrero, Ander Elosegi, Iñigo Tamayo, Ana Domínguez, Mikel Zorrilla
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.