Legezko Aholkularia
- Egoitza guztiak
Gestor/a Legal
Erakundeko Lege Kudeaketako taldean sartuko den pertsona baten bila gabiltza, akordioak eta kontratuak berrikusteko eta barne-kudeaketarako beharrezko ezagutzak eskuratuko dituena.
Hauek dira lanpostuaren eginkizun nagusiak:
- Erosketa publikoko eskaintzak aztertzen eta tramitatzen parte hartzea.
- Jabetza intelektual eta industrialeko erregistro-eskaeren kudeaketan parte hartzea, eta testuinguru horretan sortzen diren babes-mekanismo berriak identifikatzea.
- Akordioak kudeatzeko prozesuaren egoeren eta egin gabekoen segimendua egingo du.
- Erakundeari aplikatzen zaizkion esparruen legegintzazko zaintza egingo du.
Hautagaiek izan behar dute:
- Zuzenbideko titulazioa
- Egunekotasunean azaltzen diren arazoiei konpobidea emateko jarrera proaktiboa izatea.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Kudeatzen dituen prozesuen eraginkortasuna bilatzen duten tresna informatikoekin lan egiteko eta irtenbideak diseinatzeko gaitasuna.
- Ingeles eta euskara maila altua (dokumentazioa ulertzeko eta idazteko mailan).
Ondorengoa eskaintzen dugu:
- Zentro dinamiko, berritzaile eta punta-puntako batean sartzea Adimen Artifizialaren eta Visual Computing & Interactionen esparruan, Donostian lantokiak dituen nazioarteko mailan.
- Diziplina anitzeko lantaldea.
- Askatasun sortzailea, zentroaren kudeaketa-prozedurekin bat datozen ikerketak egiterakoan.
- Garapen pertsonala, prestakuntza- eta hezkuntza-aukeren bidez.
- Karrera eta progresio profesionalerako aukerak.
- Lana eta familia uztartzeko politikak, lanaren eta familiaren arteko oreka lortzeko.
- Laneko aukera-berdintasuna.
Identifikatuta sentitzen bazara, anima zaitez zure CVa bidaltzera