Zuzeneko arreta teknikaria
- Bilbao
Técnico/a de Atención Directa
Vicomtech-ek Bilbon irekitzeko asmoa duen bulego berriaren Zuzeneko Arretaren ardura hartuko duen pertsona baten bila gabiltza. Egin beharreko zereginen artean, honako hauek daude:
- Bulegoko harrerari erantzutea
- Erakundeko langileen bidaiak kudeatzea
- Zuzendaritzako langileen agenda koordinatzea
- Pertsonalgastuen kudeaketa
- Erosketen kudeaketa
- Mezularitzaren kudeaketa
- Zerbitzu orokorren kudeaketa
- Zentroko beste zerbitzu orokor batzuekin koordinatzea
Hautagaiek izan behar dute:
- Hezkuntza: Zuzendaritza Laguntzako titulazioa (ISSA) edo Antzekoa
- Esperientzia:
- Gutxienez 2 urteko esperientzia deskribatutako antzeko zereginetan
- Lanerako orientazio argia, helburuen eta jarrera proaktiboaren arabera
- Malgutasun handia eta egokitzeko, ekimenerako eta ikaskuntzarako gaitasuna
- Integratzeko eta taldean lan egiteko gaitasun bikaina
- Idoma: Euskara (ahozko eta idatzizko maila aurreratua B2) eta ingelesa (ahozko eta idatzizko maila aurreratua B2)
- Informatika: Microsoft Office (Word, Power Point, Excel), Trello, Drive, Teams
Ondorengoa eskaintzen dugu:
- Zentro dinamiko, berritzaile eta punta-puntako batean sartzea Adimen Artifizialaren eta Visual Computing & Interactionen esparruan, nazioartean.
- Abangoardiako teknologia duten nazioko eta nazioarteko ikerketa- eta garapen-proiektu erakargarriak.
- Askatasun sortzailea, zentroaren kudeaketa-prozedurekin bat datozen ikerketak egiterakoan.
- Garapen pertsonala, prestakuntza- eta hezkuntza-aukeren bidez.
- Karrera eta progresio profesionalerako aukerak.
- Lana eta familia uztartzeko politikak, lanaren eta familiaren arteko oreka lortzeko.
- Laneko aukera-berdintasuna.
Identifikatuta sentitzen bazara, anima zaitez zure CVa bidaltzera.