Web garatzailea

  • Donostia / San Sebastián

Desarrolador/a Web

Vicomtech (www.vicomtech.org) Adimen Artifizialean, Visual Computing eta Interakzioan espezializatutako Ikerketa Aplikatuko Zentro pribatua da. Donostian eta Bilbon dago, eta presentzia nazional handia du hainbat sektoretan punta-puntako Adimen Artifizialeko teknologien aplikazioan. Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) eta GraphicsVision.ai nazioarteko sareko kideak gara, zeina Computer Graphicsen espezializatuta baitago (https://graphicsvision.ai /).

Kudeaketa Integraleko sailean sar dadin eta Vicomtech-eko barne ERPa garatzen eta mantentzen arituko den pertsona baten bila gabiltza.

Modu koordinatuan lan egingo du I+G+b proiektuetan motibazio handia eta trebetasun osagarriak dituen diziplin anitzeko talde batean.

Hautagaiek izan behar dute:

  • Formakuntza: goi-mailako prestakuntza teknikoa web-garapenean.
  • Web programazioa: PHP/Javascript/JQuery (AJAX)/ASP
  • Datu-baseak: SQLri buruzko ezagutzak
  • API Rest ezagutza
  • Testing unitario eta funtzionalari buruzko ezagutzak
  • Hizkuntzak: Ingeles eta euskara maila altua (dokumentazioa ulertu eta idazteko maila).
  • Gutxienez 3 urteko esperientzia

Kontuan hartzen dugu:

  • XML eta JSON datu-egiturak maneiatzea
  • Biltegiak maneiatzea: GIT
  • Edukiontzien ezagutza
  • Power BI ezagutzea
  • Ikerketa aplikatua kudeatzeko jarrera proaktiboa.

Ondorengoa eskaintzen dugu:

  • Adimen Artifizialaren eta Visual Computing & Interaction esparruan punta-puntako zentro dinamiko eta berritzaile batean sartzea nazioartean, lantokia Donostian duela.
  • Nazioko eta nazioarteko ikerketa eta garapen proiektu erakargarriak, abangoardiako teknologiarekin.
  • Zentroko kudeaketa-prozedurekin bat datozen ikerketak egiteko sormen-askatasuna.
  • Garapen pertsonala, prestakuntza- eta hezkuntza-aukeren bidez.
  • Karrera eta progresio profesionalerako aukerak.
  • Lan-bizitzaren eta familia-bizitzaren arteko oreka lortzeko uztartze-politikak.
  • Lan-aukeren berdintasuna.

Identifikatuta sentitzen bazara, animatu eta bidali zure CVa!

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak