Biomedikuntzako Laborategia
Aplikazio Biomedikoen Laborategia ingeniaritza biomedikoko sistemak baliozkotzeko dago pentsatua ‒berebiziko indarra emanez irudiak prozesatzeko aplikazioei eta teknika kirurgiko berrien garapenari‒, eta Vicomtech-en gauzatutako ikerketa aplikatuko proiektuen eskura jarri diren askotariko ekipamendu erradiologikoak, kirurgikoak eta simulaziozkoak erabiltzen dituzte bertan.
Funtzioak
Laborategi honetan gauzatzen diren funtzioek lotura dute hauekin:
Irudi Biomedikoen analisia
- Lagin biologikoen egiturazko analisia, bereizmen handiko mikro-tomografia bidez.
- Irudi biomedikoak bistaratzeko lantegi erradiologiko profesionalak.
- Argi ikusgai eta fluoreszentziako mikroskopio optikoa.
- 3D eskanerrak, piezak eta laginak bereizmen handiz neurtzeko
Ebakuntza-gela digitala
- Inbaditzaile samarrak diren kirurgien simulazioa, nabigatzaile optiko eta elektromagnetikoak baliatuz.
- Irudiz gidatutako kirurgien simulazioa, endoskopioak, mikroskopio kirurgikoak eta ultrasoinu ekipamenduak baliatuz.
- Tresna kirurgikoen manipulazioa, robot kolaboratzaileak eta gailu haptiko bidezko kontrola baliatuz.
Simulazioa
- Pazientearen simulagailua, errealismo handikoa, askotariko prozedura medikoen saiakuntzarako.
- Askotariko egitura anatomikoen fantomak, irudiak simulatu eta eskuratzeko
Errendimendu handiko konputazioa
- Errendimendu handiko zerbitzariak, adimen artifizialeko algoritmoak entrenatu eta baliozkotzeko, eta zenbaketa-premia handiko programak egikaritzeko.